Miren Arantzazu Goñi Auzmendi, Mirentxu etxeko eta hurrekoentzat, Tolosan jaio zan (1925) eta Bergaran hil barri da (2017).
Ahiztea, Karmele Goñi, etnografoa ebala-ta, don Jose Miguel de Barandiaranegaz hartu-emonean jarri eta holan sartu zan bera be etnografiaren munduan. Josu Oregigaz ezkondu zanean Bergarara joan ziran biziten, eta Mirenek Elosua auzoko ohiturak eta bizimodua batzeari ekin eutsan. (gehiago…)
Idatz & Mintz aldizkariaren 61. zenbakia argitaratu barri da. Hainbat idazlan ditu oraingoan be, ohiko idazleen eta idazle barrien eskutik. (gehiago…)
Abenduaren 21ean José Miguel de Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrena bete zan. Etniker Taldeetan (José Miguelek berak sortutako izena, ‘etnografiako ikerketa’ esateko) etnografian jarduten dogunok esker oneko zorra daukagu beragaz. Taldeok sortu ezeze, disziplina bera guztiz aldatu eban, ordura arte ikuspegi erromantiko eta mugatuan landu zan eta. Barandiaranek ikuspuntu barria emon eutsan etnografiari, zientziaren ikuspegia, metodo sistematikoa ezarri, eta batez be, pentsakera guztiz zabalean oinarrituta. Halan jarri eban gure kultura Europakoaren barruan. (gehiago…)
Abenduaren 23an Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak jakinazo dau Arte Ederren Merezimenduaren 2016ko Urrezko Dominak nori emongo deutsazan. Hogeta bat sarituen artean dago Leopoldo Zugaza (Durango, 1932). (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.