Idatz & Mintz – Literatur Atalen Sorta izeneko aldizkariaren 60. zenbakia argitaratu barri dogu. Udan eta neguan, urtean birritan kaleratzen da joan daneko urteotan, era guztietako literatur testuakaz osotuta. (gehiago…)
Ekainaren 21ean José Ángel Chasco euki dogu Labayrun bisitan. Chasco Etniker Araba taldeko kidea da, eta ikerketa etnografikoa bere herrian egiten dau, Errioxar Arabako Moreda Araba herrian.
José Antonio González Salazar eta Etniker Arabako beste kide batzukaz batera, ikerketa bat egiten dabil Sierra de Toloño izena dala-ta, izendapen horren alde beste batzuk Sierra de Cantabria izenaren alde egiten daben bitartean. Ikerketa horretarako Labayru Fundazioko kartografia konsultatzera etorri da, izen horren historia agirien bitartez erakusteko. Sierra de Toloñok Arabako Gatzaga Buradon eta Bastida herrietatik hasi eta Nafarroako Lapoblación herriraino hartzen dau.
Aurten be idazle klasiko baten idazlana jarraian irakurteko ekitaldia eratu dau Bilbozarra euskaltegiak. Aurten Kafkaren Metamorfosia izan da obra aukeratua; izan be, itzulpenak literaturan daukan garrantzia agirira ekarri gura izan dabe.
Arriagan izan da ekitaldia eta hainbat jentek parte hartu dau. Tartean izan dira Labayru Fundazioko ordezkariak be, Adolfo Arejita zuzendaria buru dala.
Hasi da Labayru Fundazioak udarako eskaintzen dituan ikastaroetako lehenengoa. Ekainaren 16tik 25era bitartean, ikasleek aste bi trinkoak daukiez aurretik euskerari buruzko ikasketak egiteko.
Uda hasiera hau sasoi ona da euskera ikasten murgiltzeko, ohiko ikasturtea amaitu eta gero.
Ikastaro hori amaitu eta beste bat egongo da 27tik uztailaren 9ra bitartean. Horren ostean, EGAko azterketa egiteko lehenengo deialdia egingo dogu uztailaren 12an eta 14an.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.