Kategoria: Barriak

0

Ohorezko Laguntzaile barriak ditugu Gorka Martínez eta Jokin Gorozika. Hona euren gorazarrea.

“Labayru Fundazioak Gorka Martínez jauna Ohorezko kide izendatzearen errazoia ez datza oraingo unean BBK Fundazioaren Buru izate horretan, eta bai Labayruren ibilbide luzean gure Fundazioaren jarduerak eta ekimenak babesteko edo bultzatzeko erakutsi dauen borondate betean.

 (gehiago…)

0

Geu be bagara itsasoa lanak interesa sortu dau gizartean. Oraingoan Akaitze Kamiruaga egileak Bermeon parte hartu dau hitzaldi baten. Izan be, Arrantzaleen Museoak 75 urte bete dituala-ta, hitzaldi zikloa eratu dabe itsasoagaz eta arrantzagaz lotuta hainbat gai tratatzeko. Maiatzaren 25ean Akaitzek andrazkoek arrantzaren inguruan bete dabezan lanbideak erabili dau gaitzat.

 (gehiago…)

0

Orain hile batzuk ekin geuntsan, kulturartekotasuna sustatzea helburu dauan “Mundubete jai” proiektuari, Bilboko Udalagaz daukagun hitzarmenaren barruan.

 (gehiago…)