Leizaola Elkarteak argitaratzen duen Ekonomiaren KZ aldizkarian, Igone Etxebarriari alkarrizketa luzea egin deutsie batez be euskerea enpresetan erabilteari buruz. Euskerearen irakaskuntza Labayruren sorreratik datorren jarduera da, baina gero eta gehiago eskola horreek beharlekuetan emoten dira, lekuan lekuko beharginen beharrizanetara egokituta. (gehiago…)
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolan 2024an gradua amaitu daben ikasleen graduazino ekitaldia ospatu da urriaren 4an Euskalduna jauregian. Gazte talde ederra hemendik aurrera umeen irakasle izateko prest. Graduazinoa ikasle egoeratik lanean hasteko sasoira igarotzea da berez. Kasuan-kasuan ikasleok ikasten jarraitu edo bestelako bidea hartuko dabe, baina berez beharren hasteko gai dira, eta batzuk hasita dagoz, hatan be. (gehiago…)
Egun berean, urriaren 7an, joan jakuz euskaltzale bizkaitar handi bi, Martzel Andrinua eta Luis Baraiazarra. Biak fraileak, pasiotarra lehenengoa, karmeldarra bigarrena; biak euskaltzale amorratuak, biak bertsozaleak. (gehiago…)
Ikasturte honetan euskerako eskolak emongo doguz Otxarkoaga Lanbide Heziketako ikastetxean, eskoleak berak eskatuta. HABEk diseinautako AISA metodologiako ikasketak izango dira, batez be beste jatorri bateko ikasleei, egundo euskereagaz zerikusirik euki ez dabenei zuzenduta. Beraz, oinarri-oinarrizko euskera praktikoa ikastea izango da helburua. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.