Kategoria: Barriak

0

Otsailaren 14an Maruri-Jatabeko kulturetxea jentez bete da Maruri-Jatabeko baserriak – Izena eta izana izenburuko bideoaren aurkezpenerako. Labayru Fundazioak udalarentzet egindako bideoan, Maruri-Jatabeko baserrien ezaugarriak batu dira, kanpokoak zein barrukoak. Izan be, baserritik datoz gure abizenak, baita gure identidadea be.

 (gehiago…)
0

HABEko mailak aterateko lehenengo deialdirako ikastaroen eskaintza dakar Labayru Fundazioak. Otsailaren amaieratik hasita, B2 eta C1 (bizkaieraz zein batuaz) prestetako aukerea egongo da. Astean arrasti bitan zein zapatu goizetan egiteko aukerea egongo da.

 (gehiago…)
0

Urtebeteko lanaren ostean, gaur goizean Geu be bagara itsasoa egitasmoa aurkeztu dogu Bilboko Itsas Museoko auditoriumean. Bertan izan dira Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua; eta Labayru Fundazioaren izenean, Igone Etxebarria zuzendaria, eta Akaitze Kamiruaga, lanaren egilea.

 (gehiago…)
0

Ikasturtea hasi zanetik euskerako eskolak emoten gabilz Peñascal kooperatibaren zentroetan. Egitasmoa Bilboko Udaleko euskera sailak bultzatutakoa da.

Guztira 15 talde osotu dira, 170 bat ikaslegaz. Ikasleok gehienak gazteak dira, 16 urtetik gorakoak. 10 irakasle dabilz eskola horreek emoten.

 (gehiago…)