Gatikako bizimoduan jaiak guztiz errotuta dagoz, Gatika jairik jai, danok alai izeneko liburuak ondo erakusten dauenez. Urteko jai-egutegia haritzat hartuta egindako lana da, betiko moduan herritarren lekukotasunetatik lortutako informazinoagaz osotutakoa.
(gehiago…)Gure herrietako ondarea ezagutzera emoteko hainbat behar mota egiten ditugu. Herrietan ibilteko dagozan bideak aprobetxauta, hainbat jakingarri zabaldu ditugu Bizkaiko herrietan bideo bidez edo argitalpen idatzien bidez.
(gehiago…)Alkarren barri Bizkaiko Eleizbarrutiak ateraten dauen aldizkaria da. Hilero ateraten da, lehenago paperean eta orain euskarri digitalean. Aurten, hilero artikulu bat argitaratuko da bertan, hile horretako jai, ohitura edo gertakari kulturalen baten ganean.
(gehiago…)Aita Santi Onaindia zanaren omenez Zornotzako Udalak urte birik baten deitzen dauen bekako azkenengo emaitza aurkeztu dogu abenduaren 16an Zornotzan bertan. Oraingo lana Xabier Hernandez Llonak egin dau, orain urte bi beka irabazita. Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko Bigarren Hezkuntzan izenburua dauka.
(gehiago…)Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.