Azken sei urteetako ibilbideari jarraituta, aurten be Europako Ondare Jardunaldietan parte hartu dogu Busturiako Udalagaz batera. Urtero Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dauzan jardunaldien leloa “Guztion ondarea, denok parte” izan da. Jardunaldien helburua gure ondarea persona guztiei zabaltzea izan da, bazterketarik egin barik.
(gehiago…)Beste garai baten, etxeetan urik ez egoanean, andrazkoak joan-etorri asko egin behar izaten eben iturrira uretan eta erreketara erropea joten. BUSTURIAN URAREN GURPILEAN: Busturiko iturriak, garbilekuak eta uraskak.
Joan dan barikuan, urriaren 22an, Orozkoko Zubiaurreko Donibane Aretoan Orozkoko errotarri-harrobiak izeneko liburua aurkeztu zan. Javi Castro eta Iñaki Garcia Uribe dira liburuaren egileak; biak Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko kideak.
(gehiago…)Egunotan gazteen hizkera hobetzeko podcasten audioak grabetan ibili gara. Ziortza Artabek zuzendutako taldeak alkarrizketak sortu eta ostean, ahotsak ipinteko ordua etorri da. Sharif eta Peruren arteko alkarrizketetan, gazteei ardura eta eragiten deutsiezan gaiak tratetan dira. Eurak euskeraz erabilteko moduko esakuneakaz, ganera.
(gehiago…)Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.