Irailean EusTET ikastaroa egingo dogu barriro Labayrun. Euskera-teknikari eta trebatzaile jarduteko ikastaro trinkoa da, eta irailaren 9tik 21era bitartean egingo da. Ikastaro teoriko-praktikoa da. Edukien artean euskerearen erabileraren normalizazinorako arloak zeintzuk diran, zelan lantzen diran, ze metodologia eta ze jarduera erabilten diran azaltzen dira. Ikasgai guztietan teoria eta praktika batera lantzen dira, beti be kasu errealen azterketan eta ariketa praktikoetan oinarrituta. Ikastaroa amaitzeko, taldeka lan praktiko bat aurkeztu behar dabe ikasleek. (gehiago…)
Igone Etxebarriak parte hartu dau aurtengo Arriagako irakurraldian, Labayru ordezkatuz, Kirmen Uriberen nobelaren pasarte bat irakurtzen. (gehiago…)
Joan dan astean, ekainaren 14an, saio bikotxa egin dogu Labayruko beharginok. Alde batetik, Linkedin sarea erabilteko prestakuntza saioa, eta bestetik beharginen urteko batzarra. (gehiago…)
Aspe enpresak egindako eskakizunari erantzunez, bisita berezia euki dogu Labayrun maiatzaren 24an, Jokin Altuna pelotari handiarena. Urtero txapeldunak alkartzeko egiten daben bazkariaren aurretik, Derioko egoitzan izan dogu kazetariakaz alkarrizketak grabatzen. Aspe enpresak leku bat behar ebala-ta, gurean egon da. Ez dau erreparorik euki bertako beharginakaz argazkia egiteko.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.