Kategoria: Barriak

0

Urriagaz batera, gure laguntzaileak etorten hasi dira. Faltan bota doguz, eta zelan ganera! Pandemia dala-ta urte eta erdian etorri ezinik egon eta ostean, apurka-apurka hastekotan dira. Artxiboko aldizkariak, kartelak, pegatinak, liburuxkak… itxaroten dagoz esku gozook hartu, ordenau eta behar dan moduan gorde dagiezan.

 (gehiago…)
0

Miren Agur Meaberi Poesiako Sari Nazionala emon barri deutsie, Nola gorde errautsa kolkoan liburuagaitik. Zorionak, bihotz-bihotzez, Miren Agur! Ondo merezitako saria.

Miren Agur gazte-gazterik hasi zan idazten, ipuinak, narrazinoak eta poesia. Gazteentzat eta helduentzat idatzi izan dau. Ibilbide luze horretan hainbat sari irabazi ditu, azkenengo hau (oraingoz) gailen dauela.

 (gehiago…)
0

Aurten be, irailean, Labayrun EusTET ikastaroa emoten gabilz: euskara-teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa. Ikastaro trinkoa da, 15 egunekoa, eta aurten 10 ikaslek osatutako taldea batu da.

EusTET ikastaroa euskera-teknikari zein trebatzaile lanetan ibilteko oinarrizko prestakuntzara bideratuta dago. Teoria eta praktika buztartuz, hainbat gai lantzen dira: Zer lege dago euskereari lotuta? Zer da euskera plan bat? Zer dirulaguntza dago euskerea sustatzeko? Eta euskerearen ziurtagiriak zeintzuk dira eta zelan eskuratu leitekez? Zer desbardintasun dago euskera-irakaslearen eta trebatzailearen artean? Zelan antolatu trebakuntzea erakunde baten? Zer baliabide dago trebakuntzarako?

 (gehiago…)
0

Ikasturteko ohiko ikastaroak irailean abiatu dira. 2021/2022 ikasturteari hasiera emoteko, hainbat ikastaro hasi dira honezkero, baina oraingoz ikasle gehien batu dabezanak HABEren B2 eta C1 azterketen 2. deialdia prestatzeko ikastaroak dira, batuaz eta bizkaieraz. Momentuz azterketa idatzia prestetan dabilz, eta behin hori eginda, ahozkoa prestetako txandea etorriko da.

 (gehiago…)