Aurreko edizinoetako dinamika berberari jarraituta, bideo-lehiaketa bat antolatuta emon deutsagu amaierea Botabaren laugarren edizinoari. Horretarako, ekimenaren azkenengo asteetan, haize freskoa hartzera joan, popatik hartzen bota eta antzeko esakune kolokialak proposatu deutseguz gure jarraitzaileei, honeek modurik originalenean irudikatu daiezan, eta hainbat izan dira euren bideoak Instagramera igo dabezanak Iphone 12 minia eskuratzeko asmoaz.
(gehiago…)Euskera gero eta gehiago egiten ei da, eta gero jente gehiagok ikasten dau. Baina behin eta barriro entzuten dogu erregistro ez formalean hutsunea dagoala. Hori lantzeko sortu da egitasmo hau, Bilboko Udalagaz hitzarmen baten bitartez joan dan urtean landutakoa.
Lan honen helburua arlo askotara zabaltzen da: ahozko jardunari lehentasuna emotea, euskerea gehiago erabilteko bidea emotea, lagun arteko erregistroa lantzea, ahozko komunikazio-gaitasuna handitzea, kalidadea eta bizitasuna hobetzea, egoera komunikatibo naturaletan berba egiten jakitea, euskera ikasten ondo pasatzea eta euskera ikasteko modu erakargarri eta dibertigarria eskaintzea.
(gehiago…)Euskeraz egindako tesirik onenak saritzeko sortu zan Koldo Mitxelena saria, aurten zazpigarren edizinoa egin dauena. Euskal Herriko Unibersidadearen eta Euskaltzaindiaren artean kudeatzen daben sari honetan, aurten Eneko Zuloaga saritu dabe Artearen eta Giza Zientzien arloan. Hilaren 13an egin eben sari-banaketa ekitaldia.
(gehiago…)Idatz & Mintz literatura aldizkariaren 69. zenbakia argiratu barri dogu, aurreko joereari jarraituta, hainbat eratako testuak dakarzala.
Enrique Morentek azalerako egindako irudian Bizenta Mogel gogoratzen da, testuetako baten aitatu egiten dala-ta. Gure arteko idazleen testu sortu barriakaz batera, literatura unibersaleko idazleen ekarpenak, eta herri-literaturako gaiak osotzen dabe alea.
(gehiago…)Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.