Bilboko udaleko Arabiar Aretoan aurkeztu da abenduaren 11an Bilbon hara-hona: leku-izenak eta euren arrastoak izeneko liburua. Lana Labayru Fundazioak egin dau, Bilboko Udalagaz daukan hitzarmenaren barruan. Edizinoa, ostera, BilbaoArtek prestau dau, eta nabarmentzekoa da Maria Altunak eta Leire Urbeltzek egindako lan ederra liburuko irudien bitartez.
Aurkezpenean parte hartu dabe Koldo Narbaiza udaleko zinegotziak, Adolfo Arejita Labayruko zuzendariak eta liburuko irudiegileek.
(gehiago…)Urtea amaitzeagaz batera, Botaba ekimenari be agur esango deutsagu, oraingoz behintzat, esamoldeen unibertsoa hango eta hemengo esakunez bete eta ostean. Izan be, zenbat-gura esamolde ikasteko eta eskuratzeko abagunea eskaini deutsegu gure jarraitzaileei ekainean hasitako ibilbide oparoan.
Labayru Hiztegi Fraseologikoaren corpus aberatsean oinarriturik eta euskal kulturako arpegi ezagunak bidelagun, lekuan lekuko esamolde kolokial ugari emon doguz ezagutzera era ludikoan. Erronka dibertigarriak, zozketa ugari, lehiaketak… hainbat izan dira orain arte bideratutako ekintzak eta hainbat banandutako sariak.
(gehiago…)Amaia Agirre Getxoko alkateak Argia Ereiten Euskera saria emon eutsen abenduaren 2an Victoria Bengoari, Josu Larrañagari eta Armando Llamosasi, herriko toponimia ibilbideen diseinuan eta edukiak lantzen egindako ekarpenagaitik.
Sari horren bitartez, hiru adituok goratu gura izan dabez hizkuntza eta kulturea zabaltzeko beste era bat asmatzearren, eta ondare kulturala ikuspegi zabalagaz erakustearren. Izan be, toponimia oinarria dala, ibilbide batzuk sortu, eta bidean dagozan ondarea, ondasunak, natura, arkitektura, ohiturak… erakusteko modua sortu dabe. Hainbat herritarrek egin dabez ibilbideok gero, herria hobeto ezagutzeko, gainera.
(gehiago…)Aurtengo Euskaraldia amaitutzat joteko, Bilbon egin da balorazino-agerraldia, eta han egon da Labayruko ordezkaria, Jokin Gorozika, Artezkaritzako burua.
Labayruko beharginok be parte hartu dogu, ariguneetan, baina horrez ganera, eragile izan gara.
(gehiago…)Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.