Kategoria: Barriak

0

Javier Arrieta (Ondarroa, 1976) Labayruko Artezkaritzako kidea dogu 2017tik. Lanbidez Deustuko Unibersidadeko irakaslea da Zuzenbide Fakultadean eta Deusto Business School deritxonean. Zuzenbidean graduatua eta doktorea da bera. Behargin handia izateaz gainera, zaletasun asko ditu eta horrek eroan dau hainbat gai jorratzera orain arteko ibilbidean. Han eta hemen argitaratutako euskerazko idatziak batu egin ditu orain webgune baten. Egunotan Ondarrun eta Deustun bertan aurkeztu dau bere lan oparoaren erakuslehioa. (gehiago…)

0

Maiatzaren 7an Labayruko kide batzuk Lazkaora joan gara hango artxibora bisitan. Aita Juan Jose Agirrek eta Miren Barandiaranek hartu gaitue, eta berbaldi mamintsua egin dogu artxibootako beharrei buruz eta horregaz lotutako beste hainbat gauzari buruz. Horren ostean artxiboa eta liburutegia zehatz-mehatz erakutsi deuskue: eduki motak, gordeteko moduak eta sistemak, katalogazinorako lehentasunak, liburu bitxiak, edizino bereziak… (gehiago…)

0

Hogeta hamar urtetik gora dira Eli Zallo lehenengoz Labayrun beharren hasi zanetik. Ordutik era askotako proiektuetan jardun izan dau: eskolak emoten, irakaskuntzarako materialak sortzen, administrazinoko langileak trebatzen, azterketa ofizialetarako materialak sortzen, hiztegigintzan…

Lan-talde askotan ibili da, eta beti izan da erreferente ziurra, etxeko euskera seguruaren jabe, persona moduan be zutabea. (gehiago…)

0

Euskararen Aholku Batzordea barriztau egin dabe Bilboko Udalean agintaldi barriari begira. Euskalgintzako kideak ez eze, alderdi politikoak, industria, beste kulturak, kirola eta astialdia, teknologia eta ekonomia arloetako kideak be sartu dira, euskerea zeharkakoa dala erakusteko. Arlo guztietan sartu behar da euskerea.

Labayru Fundazioak be ordezkari barria dauka Batzordean. Biosne Zarandonak ordezkatuko gaitu aurrerantzean, orain arte hainbat urtetan egon dan Jokin Gorozikari lekukoa hartuta. (gehiago…)