Kategoria: Barriak

0

Durangoko Udalbatzak Gurutzi Arregi herriko ‘alaba adoptibo’ izentetea ebatzi dau. Gurutzi Arregi maiatzaren 6an hil zan, etnografian behar handia eginda. Labayru Fundazioaren sortzailea, Etniker taldeetako kide eta koordinadorea, Gerediaga Elkarteko kidea, Eusko Ikaskuntzakoa… Kultura arloan ibili izan da Gurutzi bizitza osoan, alkarte eta erakundeetan ibilbide luzea eginaz.

 (gehiago…)
0

Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak urriaren 23an Zuzendaritza barriztau dau hurrengo lau urteetarako. Hor da Adolfo Arejita, Labayruko zuzendaria, oraingoan idazkari karguan.

Adolfo lehendik dago Euskaltzaindiaren zuzendaritza taldean, orain arte IKER sailburu moduan. Ardura hori Miriam Urkia sartubarriak hartu dau. Eurakaz batera egongo dira Jean-Baptiste Coyos, buruordea; Roberto González de Viñaspre, diruzaina; eta Sagrario Aleman, JAGON sailburua. Euskaltzainburua, ostera, barriro be Andres Urrutia.

Talde honetan Miriam eta Roberto barriak dira, Xarles Videgainek eta Xabier Kintanak itxitako lekuak hartuta.

0

Gurean zer berri? Zaharrak berri bildumaren laugarren alea atera barri dogu. Aurrekoetan moduan, honetan be azkenengo urtean ‘Apuntes de etnografía’ blogean astero-astero argitaratutako artikuluen artean, hamabi hautu dira papelera ekarteko.

‘Apuntes de etnografía’ / ‘Basque ethnography at a glance’ astero-astero argitaratzen da sarean, orain arte gaztelaniaz eta ingelesez, eta hemendik aurrera euskeraz be bai. Etnografiako gai oso ezbardinak erabilten dira, artikulu bakotxa esparru ezbardinekoa dala.

 (gehiago…)
0

Labayruko Laguntzaileen urteko batzarra atzeratuta etorri da aurten, udabarrian egin beharrekoa zan eta. Urriaren 22an batzartu ziran Laguntzaileok, Indautxuko Karmengo eleizako aretoan. Beste urte batzutan baino jente gitxitxoago alkartuta, baina betiko erara egin zan.

Artezkaritzako presidenteak, Jokin Gorozikak, gidatu eban batzarra. Lehenengo agurragaz batera, aurreko batzarretik hona hildako laguntzaileak gogoratu zituan, eta batez be, Gurutzi Arregi, urte askoan Labayruko arima izandakoa.

 (gehiago…)