Urriaren 20an, Gatikako Berbalagun taldeak kurso honetan egin dauan lehenengo saioa atxakiatzat hartuta, Akaitze Kamiruagak orain urte bi Gatikako Udalaren eskariz argitaratutako Gatikako baserriak liburuxkaren aurkezpena egin eban.
(gehiago…)Urriaren 15ean Gotzon Garitaonandiaren heriotzaren 50. urteurrena bete zan. Hori dala-ta, hurrengo egunean, omenaldia egin jakon Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan; omenaldi xumea izan zan baina benetan hunkigarria. Ekitaldia Sukarri kultur-taldeak, Gotzon Garitaonandia euskaltegiak eta Bermeoko Euskera Taldeak antolatu eben.
(gehiago…)Joan dan urtean egitasmo potoloa egin genduan Lezamako udalak eskatuta. Herriaren azken mendeko historia batu dogu herritarren ahotik. Ordu eta erdiko ikusentzunezkoa da, euskeraz eta gaztelaniaz sortutakoa: Lezama, sei bihotz taupadatan / Voces de Lezama en seis compases. Bideoak sei atal ditu: herria, gerra eta gerraostea, bizimodua, txakolina, andrazkoen lanak eta kirola.
Gure hizkuntzak berezko dituan esamolde kolokialei ikusgarritasuna eta zabalkundea emoteko ahaleginean jarraitzen dogu @botabaunibertsoa-n. Beti umorea oinarri hartuta eta asmakizun, hieroglifiko, inkesta, erronka eta antzeko jokoen bitartez, esamoldeen esangura eta erabilera ugariak erakusten doguz erabiltzaile eta jarraitzaileakazko alkarrekintza bultzatuz.
Hainbat arpegi ezagun batu jakuz
Asko dira euren laguntasuna opetsi deuskuenak, eta bideo eran, euren herrietan darabilezan esamolde kolokialen barri emon deuskuenak, erregistro informalago baten jarduteko orduan erabili geinkezan baliabide linguistikoak agirira atera daiguzan gure unibertsoan. Ekarpen ugari jaso doguz, euren artean Julian Jantzi, Ainhoa Etxebarria, Alex Sardui, Itziar Atienza, Dj Bull edota Izaskun Moyanorena. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.