Kategoria: Barriak

0

Aurreko hiru urteetan lez, aurten be kursoaren hasieran, Akaitze Kamiruagak Kultura Ondarearen ganeko hitzaldia emon deutse Leioako Hezkuntza Fakultadeko bigarren mailako ikasleei. Oraingo honetan, bizi dogun egoeragaitik, teknologia barrien laguntzaz, ikasleek hitzaldia gela desbardinetatik jarraitu ahal izan dabe.

Ikasleek aurten gai hori aztertu eta landu beharko dabe, horretarako ikusentzuneko bat sortu behar dabela. Hitzaldi honen bidez kultura ondarearen ganeko oinarrizko informazinoa emoten jake. Besteak beste: kultura ondarea zer dan, ondare mota desbardinak, ondare immateriala ezagutu eta umeen artean transmititzearen garrantzia nabarmendu jake batez be.

 (gehiago…)

0

Urri-azaroetan itzulpen-ikastaroa egingo dogu, oinarrizko testuak euskeratzen ikasteko. 35 orduko ikastaroa da, online egiteko. Orain arte be egin izan dira deialdi bat baino gehiago eta harrera nahiko ona euki dau.

Nork ez dau nozedonoz itzuli behar izan oharren bat, gutunen bat… Eta itzuli barik be, zuzenean euskeraz idatzi behar izan ezkero, sarritan erderazko ereduak jatorkuz gogora, sarriagotan ikusi ditugulako holako testuak gaztelaniaz.

Testu errezetatik hasita, euskerazko eredu ziurrak sortzen ikasteko ikastaroa dogu hau. Bakotxak bere erritmoan egiteko, ariketa praktikoakaz eta tutoreak gidatuta.

Matrikula zabalik dago, eta emon izena hemen: itzul@labayru.eus

0

Euskerea landu eta ikasi gura dabenek hainbat aukera ditue Labayru Fundazioan: euskerako maila guztiak, azterketak prestetakoak, mintza-praktikea, itzulpengintzea, gai bereziak…

Ikastarook gure egoitzetan emongo dira, baina online zerbitzuagaz osotuta. Egoera aldakorra daukagu azken aldian, horregaitik presentziala lineako zerbitzuagaz bateratuko dogu.

Horrezaz ganera, autoikaskuntzea be ezarri dogu, dana norbere kontura eta online egin ahal izateko, tutoretza eta mintza-praktika saioakaz osotuta.

Ez dago atxakiarik. Aukeratu mailea eta ekin euskerea ikasteari!

0

Ekainean Botabaren ekimen barriari emon geuntsan hasierea Euskal Esamoldeen Unibertsoan bete-betean murgiltzeko. Ordutik hona, hainbat jolas, proba eta erronka bideratu doguz erregistro kolokialean darabilguzan esamoldeak modu ludiko eta dibertigarri baten lantzeko.

Astean-astean proba diferenteak proposatzen doguz irudien, gifen, hieroglifikoen, asmakizunen eta antzeko ariketen bitartez esamoldeen erabilerak erakusteko. Eta hile amaieran, sari ederrak zozkatzen doguz asteko esamoldeari lotutako erronken bidez. Hïka Basque Brand markako kamisetea eta Borobilaren Ertzetik-ek ekimenerako berenberegi diseinautako telazko boltsea izan dira banandu doguzan lehenengoak. (gehiago…)