EusTET ikastaroa irailean egingo da Labayrun, 7tik 19ra bitartean, Boluetako egoitzan, euskera teknikari eta trabatzaile izateko prestatzeko. Euskeraren normalizazinoan lan egiteko formakuntza behar izaten da, eta horretarako oinarriak eskaintzen dira ikastaro honetan.
Ikastaro trinkoa da, aste bikoa, goiz eta arratsaldez, teorikoa eta praktikoa, hau da, eguneroko lanean egin behar izaten diran zereginak modu praktikoan lantzen dira.
Ikasleak eskolara joan behar dau, asistentzia eskatzen jako, eta ikastaroaren amaieran lan edo proiektu praktikoa aurkeztu behar dau. Hori bete ezkero, ikastaroa gainditutzat emoten da.
Baina ikasleak, agiria jasotzeaz ganera, lan-boltsa baten sartzen dira. Labayruk udaletan eta enpresetan teknikariak behar izaten ditu eta lan-boltsa horretatik hornitzen ditu bere beharrizanak. Honezkero hainbat ikasle bihurtu ditugu behargin.
Joan dan zapatuan, hilaren 18an, herriko eskoletan, Lezama sei bihotz taupadatan dokumentalaren aurkezpena egin zan. Berez, maiatzaren 8an egin beharrekoa zan, baina pandemiaren eraginez atzeratuta geratu zan.
Aurkezpena Jon Ander Aurrekoetxea alkateak eta Akaitze Kamiruaga Labayru Fundaziokoak egin eben. Emonaldiaren aurretik, eurek emondako laguntzagaitik esker ona adierazteko, alkateak ikusentzunezkoaren kopia bana banatu eban hara parajetu ziran lekukoen artean. (gehiago…)
Ikasturte osoan euskerako eskolak emoten egon gara gure euskaltegietan zein kanpoko enpresa, udal eta ikastetxeetan. Pandemiaren eraginez, eskolak egokitu behar izan genduzan eta ikasturtea etxetik, linean, amaitu genduan ikasleek zein irakasleok.
Udeagaz batera, DUEI (Derioko Udako Euskal Ikastaroa) etorri zan eta euskaltegira buelta ginan. Aurtengoa DUEIaren 51. edizinoa izan da. Berezia, segurtasun-neurriak atondu behar izan genduzalako; baina bi hamabostalditan Boluetako eta Coloneko euskaltegietan euki doguz ikasleak, eta gu pozarren, barriro geletako bizitasunaz gozatzen. (gehiago…)
Idatz & Mintz aldizkariaren udako zenbakia argitaratu barri dogu, 68garrena honezkero. 61 orritan zehar, hainbat eratako irakurgaiak aurkituko ditu hurreratzen danak.
Azaleko irudia Enrique Morentek egindakoa da. Mamimean sartu ezkero, narrazinoa da nagusi: Miren Agur Meaberen “Leihoak”, Patxi Zubizarretaren “Goyaren txakurra Beiruten”, Lourdes Unzuetaren “Adio sekulako”, Jesus Etxezarragaren “Bilbo eta kolore-lerroak”, Inaxio Lopez de Aranaren “Visirekin bixi-bixi”, Iratxe Ormatza Imatzen “Hankea eta tintea”. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.