Kategoria: Barriak

0

Vicente Larrea eskultorea (1934-2024), bilbotarra eta artista familia bateko semea hil barri da hile honen 13an, Getxon, 89 urteko zala, larogeta hamargarrenera ailegatu hurren.

Labayru Fundazioak Vicente Larrea artista bilbotarraren gomutaz lerrook idaztearen arrazoi behinena, gure erakundearen kide eta sortzaileetarikoa izatean datza. Sorrerako izendapenez Labayru Ikastegia / Instituto Labayru, euskal kulturaren eta hizkuntzaren ikerkuntza eta zabalkuntzarako erakunde hau 1977. urtean eregi izan zan era formal batez,  beronen babespera batu ziran jarduera eta programak 1970. urtetik abian baziran be: Derioko Udako Euskal Ikastaroa, Bizkaiko Etniker taldea eta Derioko Euskal Biblioteka. (gehiago…)

0

Emakumeen Nazinoarteko Eguna datorrela-ta, Mondragon Unibersidadeko ikasle talde batek antolatutako aste kulturalean, Akaitze Kamiruagak hitzaldia emon dau gai honetaz: Euskal Herriko emakumeen garrantzia kostaldean. (gehiago…)

0

Durangoko Arte eta Historia Museoan inguruko andrei buruzko erakusketa zabalduko da martiaren 1ean. Erakusketa horretan Maitane Azurmendik egindako erretratuak egongo dira ikusgai. Erretratuon bitartez eskualdeko andren barri zabaldu gura da, azalera ekarri hareek egindakoa. (gehiago…)

0

Gure lan-arloetako bat da Euskerearen Normalizazinoan laguntzea erakunde eta enpresei. Hainbat bezero ditugu horretan. Oraingoan, ostera, lau alkartetan hasi gara diagnostikoa egiteko prozesua beteten: Eragintza, Kiribil, Aisiabizia eta Ausartzen. Eskertzekoa da euskereagaz halako konpromisoa hartzea lau erakundeotan. (gehiago…)