Mungiako toponimiaren barruan, baserriei erreparau deutsegu, herriko baserriak zerrendatu, euren ganeko dokumentazinoa bilatu eta sarera ekarri ditugu.
Baserrien ganeko informazinoa sutegietatik, polizia erroldatik, jabego-erregistrotik, Aldundiko artxiboan udalari buruz dagoan dokumentazinotik eta ganerako bibliografiatik batu dogu. Horrezaz ganera, herritarrei galdetu deutsegu ia ahoz zelan deitzen deutsien etxe bakotxari.
Informazino hori guztia batuta, baserri bakotxaren fitxa osotu dogu euskeraz eta gaztelaniaz, argazkiaz ganera.
Hori aurkezteko euskarria da barria, OrekaInteractive enpresak mapa interaktibora ekarri dituelako fitxa guztiok. Udalaren webgunean dago ikusgai. Sakatu hemen.
Zornotzako Udalak Santiago Onaindia zanaren omenez emoten dauan literatur ikerketarako bekak lan barria dauka honezkero argitaratuta. Orain dala urte bi Lourdes Otaegik eta Garazi Otsagabiak irabazi eben beka, Ramon Saizarbitoriaren Bihotz bi. Gerrako kronika nobela aztertzeko. Ordutik hona lana egin, epaimahaiaren oneretxia hartu eta orain Labayru Fundazioak argitaratu dau izen bereko bilduman, Gerrako beste kronika izenburuagaz. (gehiago…)
Joan den abenduaren 6an, Durangoko Azokako areto nagusian egin du Labayru Fundazioak Botaba Euskal Esamoldeen Erronkaren hirugarren edizioko sari banaketa ekitaldia. Bertan izan dira, besteak beste, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Koldo Bilbao BBK Fundazioko ordezkaria, Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendaria, saridunak eta euskal esamoldeen erronka babestu duten enpresak.
Sopelara joan da aurten sari nagusia, baina Bilboko, Ermuko, Hondarribiko eta Iurretako lagun-taldeek ere jaso dituzte sariak. (gehiago…)
UZEIk eta Labayru Fundazioak bat egin dabe lehenengoaren Sinonimoen Hiztegia eta bigarrenaren Labayru Hiztegia lotzeko. Izan be, Sinonimoen Hiztegia euskera hutsekoa da; Labayru Hiztegia, ostera, euskera-gaztelaniakoa. Aurrerantzean, Sinonimoen Hiztegian ‘ES’ lotura adierazten dan lekuan sakatu ezkero, Labayru Hiztegian esanahia konsultau ahal izango da. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.