Aste batzuk dira Botaba lehiaketako “beroketa-fasean” murgildu ginela eta, izaten ari den erantzuna zein parte-hartzea ikusita, martxa onean doala esan dezakegu. Besteak beste, Botaba erronkaren enbaxadoreak ezagutu (Iban Garcia youtuberra, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak), esamolde eta esaera zaharren arteko ezberdintasuna ikasi, trebatzeko erronketan parte hartu eta sariren bat irabazteko aukera izan dugu orain arte.
Horrela, astean-astean hainbat proba proposatu dira: hieroglifiko bat emanda, horren atzean zein esamolde dagoen asmatzea; Mr. Euskaldunen irudi batek zein esamolde iradokitzen duen; gaztelaniazko esamolde baten euskarazko baliokidea ematea; Berri Txarrak musika taldearen abesti batek ze esamolde ezkutatzen duen asmatzea… Hemendik azarora bitartean, erronka gehiago egongo dira; horietako batek, gainera, saria izango du: Donostia Festibalerako lau sarrera. (gehiago…)
Jokin Gorozika Labayruko Artezkaritzako Presidenteak Euskararen Aholku Batzordearen batzarrean parte hartu dau urriaren 9an Artxibo Historikoan. Bera ezeze, Artezkaritzako beste kide bi be Batzorde horretan parte dira, Miren Josune Ariztondo eta Nere Mujika.
Horrez ganera, Jokin orain arteko moduan, aurrerantzean be Bilboko Hiri Kontseiluko kide izango da, erakunde horretako karguak barriztau diran ezkero.
Urriaren 10ean, iluntzeko 7.30ean, aurkeztu eban Laura Uruburu idazleak Katigatu ninduzun librea nintzena izeneko eleberria, bere jaioterrian, Gernikan, uriko Iñurrigorria izeneko liburudendan. Labayru Fundazioak argitaratua da liburu hau, Urbegi literatura sortan.
Ordubete inguruz jardun eban hogei bat lagunen aurrean (irakasle, kazetari, idazle eta beste) bere eleberriaren kanpo-barruak, azal-maminak puntuz putu garantzen. Hitzaldi ondo taiutu eta jositako baten, bizitasunez eta arintasunez zehaztu zituan obraren hainbat alderdi. (gehiago…)
Badator aurtengo Botaba lehiaketa. Beroketa fasea hasi da honezkero. Ikusi Maite Goñiren argibideak lehiaketan parte hartzeko eta sariei buruz.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.