Kategoria: Barriak

0

Gaur, otsailak 27, Ander Manterola euki dogu Derion. Bere jakituria handia kontuan hartuta, ondareko egitasmo baterako laguntasuna eskatu geuntsan, errituak, siniskerak eta ohiturak direla-ta. Horretarako etorri da Deriora, eta beti euki dauen buru argitasunagaz hainbat argibide emon deuskuz. (gehiago…)

0

Juan Mari Uriarte Goirizelaia gotzaina, Fruizen jaioa, gure artetik joan barri dogu, 90 urteko bizi oparo eta emoitsua eskaini ondoren, kristau alkartean eta euskal gizartean sigilu sakon eta ereduzkoa itxita.

Juan Mari gotzain izendatua izan ostekoak dira gaur euskal gizartean eta zabalagoan haren izenari hotsa eta ospea ekarri deutsien ekintzak eta ibilbidea. Indarkeriak jota egoan gizarte zatitu baten, bakegintzaren alde egin izan dituan bost ahaleginak. Hori geratuko da nagusi historiarako, gure gotzain onaren biografian.

Baina guri, Labayru Fundazinoagaz izan dauen lotureaz eta ibilbideaz zeozer gomutara ekartea jagoku bere heriotz-gomuta honetan. Gainetikoaz nork zer esan ez da falta, herri eta erbestean. (gehiago…)

0

Gure komunikazino-estrategiaren barruan, sareak oso garrantzitsuak dira. Orain arte Facebook, X, Instagram eta Youtuben egon bagara, aurtengo urte hasieratik LinkedIn sarean be sartu gara.

Aurrerantzean hor be emongo dogu gure jardueren barri aldian-aldian, beste erabiltzaile batzuengana be heldu ahal izateko.

Animatu eta jarraitu Labayru LinkedInen!

0

Bilbao aldizkaria Bilboko udalak ateraten dau, uriko hainbat barri emonaz, kultura arlokoak batez be. Aurtengo lehenengo zenbakian, urtarrilekoan, Labayruren ganeko artikulu bi datoz.

Batean, 10. orrian, “Transmisioa bermatzeko ahalegina” izenburuagaz, Labayruren jarduerak, lan egiteko arloak, eta gure ibilbide luzean arakatutako esparruen barri emoten da.  Bigarrenean, kontrazalean, Igone Etxebarria zuzendariari egindako alkarrizketa dator, euskerearen egoeraz, etorkizuneko erronkez, eta horri erantzuteko Labayrun egiten dan lanaz diharduela.