Euskera ikasteko eta trebatzeko online ikastaroaren bigarren edizinoa hasi barri da apirilaren 1ean. Ikastaro honen helburua itzulpen laburrak egiten ikastea eta zuzen idazten trebatzea da. Horretarako hainbat baliabide emoten dira: ortografia, hiztegiak, datu-baseak, gramatikako edukiak…
Ikasleak 40 ordu emon behar ditu, gitxi gorabehera, ikastaroa egiteko. Beti eukiko dau irkasleagaz hartu-emona eta haren feedbacka, ariketen zuzenketaren eta foroaren bitartez.
Joan dan martiaren 28an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Liturgiako testuak euskeratzen ibilitako taldeari aitortza egin eutsien Eleizbarrutietako ordezkariek eta Euskaltzaindiak berak, azken honek erakundearen mendeurrenaren harira.
Hainbat herri-agintari bertaratu ziran: Mario Iceta Bilboko Gotzaina, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta HPSko sailburua, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kultura diputadua, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako burua, Bilboko Udaleko ordezkariak, Eleizbarruti guztietakoak. Areto bete lagun batu ziran guztira, itzultzaileak eurak eta, hildakoen kasuan, senide eta ondorengoak. Eguzki-lore bana emon eutsien.
Bilboko Eleizbarrutiko kultur-jardueraren ganeko bideoa emon eben bertan, Bizkaian eleizea euskerearen alde izenburuagaz. (gehiago…)
Euskaltzaindiak Dialektologiari buruzko jardunaldiak egin ditu Bilboko Euskal Museoan martiaren 14 eta 15ean. Labayru Fundazioko kideek be parte hartu dabe ekitaldiotan.
Adolfo Arejita Labayruko zuzendaria, Euskaltzaindiko Hizkuntz Atlasa egitasmoaren zuzendaria da era berean, eta jardunaldiotako arduradun nagusietako bat. Izan be, bertan aurkeztu ebezan “Euskara ibiltaria” erakusketa eta Hizkuntz Atlasaren ale barria. Hona ekarri dogu Adolfo Arejitaren jarduna.
Beste alde batetik, lexikografiako lanen arduradun dogun Ziortza Egurenek, Labayru hiztegietara ahozko hizkeratik egindako ekarpenaren barri azaldu eban. Hona Ziortza Egurenen hitzaldia.
Eta horrez ganera, Josu Bijueskak eta Igone Etxebarriak mahai-inguru bana aurkeztu eta moderau eben.
Martiaren 9an hil da Inese Rotaetxe Chalbaud Donibane Lohizunen. Ines familia euskaltzale handi bateko kidea dogu, bera izan dan moduan. Donibane eta Kanbo inguruan euskal giroa ereiten nabarmendu izan dira.
Haren ahizteak, Tere Rotaetxek, ikastolen sorrerako mobimentuaren historian presentzia handia dauka, eta euskerea eta euskal kulturari laguntzeko beste egitasmo askotan be.
Labayru Fundazioan Laguntzaile izan ditugu biak, Tere sortzaileetako bat zan, eta Inese gerotxuago Laguntzaile egindakoa.
Iparraldean bizi izan badira be, Hegoaldeagaz eta Bilbogaz hartu-emon handia euki dabe. Derioko Udako Ikastaroetan Iban eta Myriam Larroulet ezagun-ezagunak ziran, Ineseren seme-alabak. Labayruko Laguntzaileen urteko Batzar Nagusira be askotan etorri izan da Inese.
Barri honetarako aukeratu dogun argazkian Karmele Goñigaz dago, 2015eko Batzar Nagusian. Biak dira joan doan belaunaldi bateko ereduak eta azkenengotako kideak. Andra konprometiduak, beharginak, euskerea eta euskal kultura familian eta gizartean zabaltzeko ahalegin eta behar asko egindakoak, eta ez beti behar beste aitortu eta estimaduak.
Asko zor deutsie gaurko euskal gizarteak belaunaldi horretako andra eta familiei. Euren ondasun, indar eta familiak gizarte-helburu jakin batzuen alde jarri izan dabez, trukean ezer eskatu barik. Labayrutik, Ineseri eskertu egin gura deutsagu emondako laguntasuna. Eta bide batez, haren moduan hainbeste behar egindako andra guztiei.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.