Udalaren enkarguz, Gatikako baserrien katalogoa argitaratu dogu. Udalak herritarrei zabaltzeko gogoa dauka, eta aurkezpen bat be egin zan. Horren harira, Akaitze Kamiruaga egileak hedabideek erakutsitako interesari erantzun deutsie. Hona hemen agerraldiak.
Industrializazinoak Galdakaon euki dauen eragina jaso dogu bideo-liburuxka baten. Horren aurkezpena otsailaren 14an egin da Galdakaoko Gandasegiko eskoletan, aretoa jentez beterik dagoala. Gaia adierazteko ardatza Dinamita eta Josefina lantegien ibilbidea eta herrian euki daben eragina izan da.
Bideoa egiten parte hartu daben barriemoile gehienak egon dira aurkezpenean, baita be Bridgestone eta Maxam enpresetako arduradun gorenak be. Ekitaldia Aintzane Urkiza zinegotziak aurkeztu dau, ondo etorria emonaz hara batutako jente guztiari. Hurrengo, Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak berba egin dau industria-ondareari orain arte emon jakona baino garrantzi handiagoa emotea merezidu dauala azpimarratuz. (gehiago…)
Galdakaoko Udalean prentsaren aurrean iragarri dogu hilaren 14an Galdakao industrializazinoaren ikusian dokumentalaren eta liburuxkaren aurkezpena egingo dala. Lana Udalaren enkarguz egin dogu, herriko jentearen lekukotasunakaz osotuta, eta aurkezpenean parte hartu dabe Errupin Jauregi Galdakaoko zinegotziak, Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak eta Igone Etxebarria lanaren egile legez.
Konbitea zabala da, 14an, arrastiko 6:30ean, Gandasegiko eskoletako aretoan.
Galdakaon XIX. mende amaieran hasi ziran beharren La Dinamita eta La Firestone. Bietan herriko eta inguruetako jente askok behar egin dau, eta herrian eragin itzela euki dabe. XX. mende erdirantza beste goraldi bat egon zan eta horrek be aldaketak ekarri zituan. Ibilbide horren haria azalduko da ordu erdiko bideoan, eta batera daukan liburuxkan. Bideoa euskeraz egin da, gaztelaniaz azpidatzita, eta liburuxka be euskeraz dago, laburpena daukala gaztelaniaz eta ingelesez.
Hemen aurrerapena.
Euskerea ikastea prozesu bat da eta bizitzako aldi bakotxak beharrizan batzuk dakarz. Labayru Fundazioak emoten dituan eskoletan era askotako ikasleak dagoz, bakotxaren helburuaren arabera.
Holako kasua da seme-alabak euskeraz ikastera bialtzen daben gurasoena. Umeei laguntzeko eta euren ikasketa-prozesua ondotik jarraitzeko premineak eraginda, berbaz ahozko komunikazinoa lantzeko ikastaroa jarri da martxan hemendik eta ikasturte amaierara Begoñazpi ikastolako gurasoen artean.
Talde bi eratu barri dira, eta baliteke gehiago sortzea esperientziaren arabera.
Dana dala, ekimen hau ez da barria gure artean, Iparragirre ikastolan aspalditik dagoz guraso-taldeentzako eskolak, euren beharretara egokituta.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.