Kategoria: Barriak

0

Euskerea ikastea prozesu bat da eta bizitzako aldi bakotxak beharrizan batzuk dakarz. Labayru Fundazioak emoten dituan eskoletan era askotako ikasleak dagoz, bakotxaren helburuaren arabera.

Holako kasua da seme-alabak euskeraz ikastera bialtzen daben gurasoena. Umeei laguntzeko eta euren ikasketa-prozesua ondotik jarraitzeko premineak eraginda, berbaz ahozko komunikazinoa lantzeko ikastaroa jarri da martxan hemendik eta ikasturte amaierara Begoñazpi ikastolako gurasoen artean.

Talde bi eratu barri dira, eta baliteke gehiago sortzea esperientziaren arabera.

Dana dala, ekimen hau ez da barria gure artean, Iparragirre ikastolan aspalditik dagoz guraso-taldeentzako eskolak, euren beharretara egokituta.

0

Joan dan urtarrilaren 7an jarri zan abian “Oinarrizko itzulpengintza eta idazketa zuzentasuna” online ikastaroa. Labayruren itzulpengintza ikastaroa online formatuan eskaini da lehenengo aldiz, eta oso harrera ona izan dau ikasleen artean. Formatu honi esker, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako ikasleak batu jakuz gurera; izan be, ikastaroa edozein ordutan eta munduko edozein tokitan landu daiteke. Horren erakusgarri da gure ikasleetako bat Siberiako Novosibirsk uritik dabilela ikastaroa egiten, bertan master bat ikasten dago ta.

Ikastaroa Moodle plataformaren bitartez emoten da, eta hainbat aukera eskaintzen ditu: ikasgaiak irakurri, ariketak egin eta bialdu, webgune interesgarrietarako loturak, mezu-sistema bidezko hartu-emona irakasleagaz, ikaskideakaz berba egiteko txata, gai mota askoren barri emoteko foroa…

Ikastaroaren 2. edizinoa apirilaren 1ean hasiko da, ekainaren 23ra arte. Matrikula egiteko deialdia zabaltzen danean oharra jaso nahi dabenek mezua bialdu leikie helbide honetara: itzul@labayru.eus. Horrezaz ganera, ikastaroaren inguruko informazinoa be eskatu leikie helbide horretan bertan.

0

Urtarrilaren 29an, Gatikako Gaztetxokoan aurkeztu zan Gatikako baserriak izeneko liburuxkea. Hantxe izan ziran Leixuri Arrizabalaga alkate-andrea eta Nekane Garmendia zinegotzia; eta Labayru Fundazioaren izenean, Adolfo Arejita zuzendaria, eta Akaitze Kamiruaga Herri Ondare arloko arduraduna.

Liburu hau Gatikako aldea-etxeen katalogoa da. Bertan 1850 baino lehenago eraikitako 106 baserri agertzen dira. Testuak euskeraz eta gazteleraz dagoz, eta baserri bakotxak bere argazkia dauka. Lana egiteko, lehenengo eta behin artxiboen eta dokumentazinoaren hustuketea egin da. Horretarako Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa, Bizkaiko XVIII. mendeko Sutegien Erroldak eta Foru Agiritegi Historikoan gordeten diran hainbat dokumentu aztertu dira. (gehiago…)

0

Urtarrilaren 24an Bilbon, Ondori Botxo kafe-jatetxean, egin zan literatur-saioa, Laura Urubururen nobela barriaz. Katigatu ninduzun librea nintzena liburuko testu hautu batzuk irakurri ebezan Jesus Eguzkiza Eguzkik eta Dorleta Alberdik.

Hitzaldien tartean, Laura Mintegi idazle eta irakasleak, liburuko hainbat arlo aitatu ebazan, literaturaren ikuspegitik gehien baten: denporaren tratamentua, aldi ezbardinak; pertsonaien garapena; pertsonaia-bikoteen arteko hartu-emon motak, agirikoak batzuk baina ez hainbeste beste batzuk; emakumetasuna nobelan zehar; idazteko denporea eta irakurteko denporea; hizkuntza aldetik egindako ahalegina eta ekarpena. (gehiago…)