Abeliñe Erauskin eta Gorane Intxaurraga dira Aditza. Hirugarrena liburuaren egileak, aurreko barri baten iragarri genduan moduan. Lan hori dala-ta, alkarrizketa egin deutsie Bizkaia Irratian.
Hemen alkarrizketa entzungai.
Abeliñe Erauskinek eta Gorane Intxaurragak Bizkaierazko aditza izeneko liburua atondu dabe, euskera ikasten dabilzan ikasleek aditz-arloa landu ahal izateko. Aurretik egindako beste liburu biren jarraipena da hirugarren hau. Beronegaz aditz-sistema osotuta geratuko litzateke.
Ariketak egiteko liburu honek, erantzunen liburuxka dauka osogarri, bai irakasleentzat bai bakarka ikasi ezkero lagungarri dalakoan.
Idatz & Mintz aldizkariaren 65. zenbakia argitaratu barri dogu. Oraingoan be idazle ibilbide luzekoakaz batera datoz idazle hasibarriak.
Sorkuntzako lanetan, narrazino honeek dagoz: Patxi Zubizarretaren “Baserriak barre egiten duenean” eta Iratxe Ormatza Imatzen “Hurbiltasuna” izeneko idazlanak.
Olerkian beste honeek: Miren Agur Meaberen “Poema baten curriculuma”, Peru Amorrorturen “Hartza”, Galder Urzaaren “Beharrizana” eta Eneko Urizarren “Poemak”. (gehiago…)
Urte barriagaz batera, urtarrilaren 7an itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, “Oinarrizko itzulpengintza eta idazketa zuzentasuna” izenekoa. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.