Gabonetan ondo be ondo dakigu danok jan-edanak aparteko lekua eta garrantzia hartzen dabela. Euskal Telebistan emoten dan ‘A bocados’ saioan be, abenduan zehar tarte bereziak egin dabez, Gabonetan ohitzen diran jateko bereziak dirala-ta.
Abenduaren 22ko saioan, Labayruko Akaitze Kamiruagak parte hartu eban programan, Gabon gaueko menu tradizionalari buruzko argibideak emoten. Horrez ganera, ogi-kuskurraren inguruan egon dan edo dagoan ohituraren barri be ederto azaldu eban.
Ikusi gura izan ezkero, sakatu hemen: https://eitb.eus/N_5DNPxP/
Labayrun astero hartzen doguzan boluntario-taldekoak urtea agurtzeko batu ziran abenduan, hamaiketakoaren bueltan. Betiko moduan, giro onean eta kantuan emon eutsien atzena urteari.
Urte barriari osasuna eta lagun barriak eskatu eutsien, lana gustura egiten dabela-ta aurrera egiteko gogoan. Halan izan daitela.
Durangoko Azoka amaitu barri da. Aurten be han egon da Labayru Fundazioa bere lanak aurkezten eta eskaintzen. Euskal kultura sortzen dogu eta hori erakutsi gura izan dogu. Aurten Ikastolak loran mila koloretan lana eroan dogu, Bilbon gerra osteko ikastolen lehenengo pausoak azaltzen dituan lana. Horregaz batera, Esanetik idatzira II, gramatikako artikulu-bilduma Adolfo Arejitak prestatua. Eta baita be Jon Mentxakatorrek egindako ikerketa, Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa izenekoa. (gehiago…)
Aurten Irudienean parte hartu dogu, Bizkargiri buruz egindako Bizkargiko Eguna: Atzotik gaurkora dokumentala aurkeztuz. Zornotzako udalak eskatuta, Ondarearen Europako Jardunaldietarako prestatu genduan ordubeteko dokumentala. Orduan herrian aurkeztu zan, eta orain Durangoko Azokan, abenduaren 10ean, Irudienea atalaren barruan. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.