Abeliñe Erauskinek eta Gorane Intxaurragak Bizkaierazko aditza izeneko liburua atondu dabe, euskera ikasten dabilzan ikasleek aditz-arloa landu ahal izateko. Aurretik egindako beste liburu biren jarraipena da hirugarren hau. Beronegaz aditz-sistema osotuta geratuko litzateke.
Ariketak egiteko liburu honek, erantzunen liburuxka dauka osogarri, bai irakasleentzat bai bakarka ikasi ezkero lagungarri dalakoan.
Idatz & Mintz aldizkariaren 65. zenbakia argitaratu barri dogu. Oraingoan be idazle ibilbide luzekoakaz batera datoz idazle hasibarriak.
Sorkuntzako lanetan, narrazino honeek dagoz: Patxi Zubizarretaren “Baserriak barre egiten duenean” eta Iratxe Ormatza Imatzen “Hurbiltasuna” izeneko idazlanak.
Olerkian beste honeek: Miren Agur Meaberen “Poema baten curriculuma”, Peru Amorrorturen “Hartza”, Galder Urzaaren “Beharrizana” eta Eneko Urizarren “Poemak”. (gehiago…)
Urte barriagaz batera, urtarrilaren 7an itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, “Oinarrizko itzulpengintza eta idazketa zuzentasuna” izenekoa. (gehiago…)
Mungiako Udalak urtero eratzen dau Lauaxeta Olerki Lehiaketa, orain dala hamar urtetik hona, herriko poetaren gorazarre legez. Aurten, hamargarren urteurrena ospatzeko, aurreko urteetako olerki irabazleak liburu baten argitaratu ditue. Udalaren argitalpen hori egiten Labayru Fundazioak lagundu deutsie, eta Adolfo Arejita egon da aurkezpen ekitaldian, Ager Izagirre herriko alkateagaz batera.
Urte bakotxeko deialdian, Lauaxetaren olerki bat izan da gaia. Gai horren inguruan olerki bat sortu behar izan dabe lehiaketara etorri diran parte-hartzaileak. Halan osotu da liburua, hamar urtean irabazle bina, guztira hogei poema datoz liburuan. Egileak, ostera, gitxiago dira, batzuk errepikatu egiten diralako. Hona danen izenak: Atotz Goikoetxea, Elena Galzusta, Ibai Ayerza, Ugaitz Agirre, Imanol Sorondo, Ione Gorostarzu, Jabi Santa Cruz, Aitor Albistur, Gotzon Plaza, Antonio Casado eta Mikel Esteban.
Bai poema bakotxari jarritako irudiak bai azalekoa Enrique Morenterenak dira.
Liburua aurkezteaz ganera, aurtengo deialdiko irabazleei saria banatu deutsie ekitaldi berean, Bingen Zupiria Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua bertan dala.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.