Kategoria: Barriak

0

Jabier Kaltzakortak “Bizenta Mogel ezagutzen” hitzaldi-sortan parte hartu dau Markinako udaletxean urriaren 27an, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

Kalzakortaren hitzaldiaren izena “Bizentaren Ipui onac. Alegiak eta alegilariak” izan da, Bizenta Mogelen alegien gainean. (gehiago…)

0

Labayruk Gaztea Irratia izango du beste behin ere bidelagun nagusi egitasmo honetan. Azaroaren 5etik aurrera eta lehiaketak dirauen bitartean, goizetako Di-da saioan egongo gara Julen Telleriaren lantaldearekin batera, astelehenero 08:30 inguruan, lehiaketaren nondik norakoen berri ematen. Botaba erronka Euskal Herri osoko gazteen artean zabaltzeko bide zuzen eta eraginkorra izango da Gaztea.

Sare sozialen bitartez euskal esamoldeen ezagutza eta erabilera sustatzeko helburua du lehiaketak. Hiztunon hizkuntza-ohituretan eragin nahi du, erregistro kolokialago batean jarduteko behar ditugun baliabideak eskainiz. Horregatik, maila informalean euskararen presentzia garatzeko eta euskararen normalizazioan bide berriak urratzeko beharrizanaz jabeturik, hainbat erakunde batu zaizkigu ekimenera. Hala ba, babesleen artean EAEko hiru aldundiak, hiru hiriburuetako udalak, BBK Fundazioa eta Eusko Jaurlaritza izango ditugu. (gehiago…)

0

Azaroaren 5ean hasiko da Labayru Fundazioak bigarren urtez antolatutako Botaba lehiaketa. Instagram izango da euskarria eta Gaztea Irratia bozgorailua, egunerokoan darabiltzagun esamoldeak Euskal Herri osora zabaltzeko.

Indarberrituta eta hainbat berrikuntzarekin dator aurtengo edizioa.

`Kategoriako´ sariak izango dira aurten jokoan, kategoria ezberdinetan. Partaidetza handitu eta sustatzeko asmoz, 4 kategoria diferentetan parte hartzeko aukera emango da, bakoitzean sari ederra irabazteko aukerarekin. Kategorietako bat, gainera, euskaltegiei zuzenduta egongo da, ikasgelan bertan sortutako bideoekin lehiaketarekin bat egin ahal izateko: (gehiago…)

0

Euskerazaleak Alkartearen sorrerako 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi bat egin zan joan dan urtean Carlton hotelean, Bilbon, hain zuzen be, alkartea eratzeko lehenengo batzarra egin zan leku berean. Harrezkero urteotako ibilbidea liburu baten jasoteko ardurea hartu genduan, eta horixe da liburu hau.

Euskerazaleak euskerea bultzatzeko sortu zan 1967an, diktadura garaian ondino, hainbat traba eta eragozpen gainditu eta ostean. Zereginen artean honeek hartu ebazan: euskerea irakaskuntzan txertatzeko lanak bideratzea, euskerazko eskolak emotea, eta argitalpenak egitea euskeraz. (gehiago…)