Urrian zehar, hile osoan, Ondarearen Europako Jardunaldiak egiten dira Bizkaiko lurralde osoan zehar. Herri, alkarte eta erakunde askok eta askok eratu dabez ekitaldiak eta jarduerak programa horren barruan. Aurtengo gai nagusia: Ondarea, Emakumeen emaria.
Labayru Fundazioa be parte da programa horretan, eta hilaren 17rako hitzaldi bat eratu dau. Gaia: Emakumeak euskal baladetan; hizlaria: Jabier Kalzakorta. Non: Labayruren Derioko egoitza, Seminarioko eraikinean, arrastiko 6retan. (gehiago…)
Arantzazun urriaren 4, 5, 6an, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruan, euskeraren batasunerako egindako lehenengo pausoak gogoratu dabez, 50 urte bete diranean. Hiru eguneko jardunaldiak egin dabez, programa beteagaz. Labayru Fundazioak jarduerotan parte hartu dau, entzule ezeze bertako ekintzetan be.
Hitzaldien artean, Adolfo Arejitak “Euskara batua, ahozko transmisioko hizkeraren mesedegarritasuna” izeneko hitzaldia egin dau. Euskera batuaren ibilbideaan egin diranak eta egiteko dagozanak kontuan hartuta, ekarpen asko entzun dira egunotan Arantzazun. (gehiago…)
Urriaren 4an Segurtasun Sailaren Erandioko egoitzan, Euskaraldia ekimenaren aurkezpenean parte hartu genduan. Lander Solozabal, Ziortza Sanz eta Ziortza Egurenek Euskaraldiaren nondik norakoak azaldu eutsezan han batutako entzuleei, guztira 120 baino gehiago
Aurkezpenean hainbat gai azaldu ziran: Euskaraldia zer dan, zein dan helburua, noiz izango dan, zer dan Hamaikakoa, Ahobizi/Belarriprest rolak zer diran, zelan emon izena Euskaraldian…
Saioa ederto joan zan, hartzaileak poz-pozik eta gogotsu, eta aurkezpenaren ostean Segurtasun Sailaren eta Ertzaintzaren Hamaikakoa aurkeztu eben kanpokaldean.
Joan dan irailaren 21ean ‘Baserritik mundura’ izeneko jardunaldia egin dabe Sarrikoko unibersidadean, Hegoa institutuak eta EHNE sindikatuak eratzen daben ‘Elikadura-burujabetza eta agroekologia. Baserritik mundura: gure elikaduraren etorkizuna jokoan’ ikastaroaren bigarren edizinoaren barruan. Helburua da hainbat gairen inguruan eztabaidatzea, horretan ibilitakoen esperientzietan oinarrituta. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.