Euskal baladak lana dala-ta, Juanra Madariaga idazleak Jabier Kalzakortagaz jardun dau, eta ikerketa-lan horren barri emoten dau Bilbao aldizkariaren barruan argitaratzen dan Pergola izeneko gehigarrian.
Labayru Hiztegia sarean dago ikusgai: hiztegia.labayru.eus. Hiztegi bikotxa da, euskera-gaztelania/gaztelania-euskera alde batetik, eta Hiztegi Fraseologikoa bestetik, hau da, esamoduen hiztegia.
Erabiltzaileen ekarpenak dira gure hiztegiko corpusa osatzeko iturrietako bat, eta eskertu egin gura deutsegu euren ardurea. Bideo honetan adibide batzuk.
Ekarpen guztiak ondo etorriak dira!
Gaur hasi dira Labayru Fundazioak udarako eskaintzen dituen ikastaroak. Beti-betiko ikastaroak dira, eta 49. edizinoa da aurtengoa.
Alfabetatzeko hiru mailak ezeze, EGA prestatzeko ikastaroa, itzulpen ikastaroa eta Bizkaiera lantzen ikastaroa be emoten dauz Labayruk. Beraz, hurrengo aste bietan, garagarrilaren 14ra bitartean, bizkaierazko euskerea lantzeko eta hobetzeko aukerea eukiko dabe ikasleek. (gehiago…)
Ekainaren 30a bitartean, bizkaiera lantzeko ikastaroak hartuko ditue hainbat gaztetxok. Hain zuzen, alfabetatzeko lehenengo, bigarren eta hirugarren maila zein EGA prestatzeko ikastaroak emongo ditu Labayruk hurrengo bi asteetan. Batez be, Bizkaieraren lerroa jagoten daben ikastetxeetako ikasleak dira udako ikastaro trinkoetan izena emoten dabenak; baina ez danak. Izan be, edonor apuntau daiteke ikastarora. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.