Javier Ortega Uribe-Echevarria (1932-2018) Labayru Fundazioaren sorreratik bertatik dago, orduan “Labayru Ikastegia” zanaren, oraingo Labayru Fundazioaren eraikuntzaz eta luzaroko ibilbideaz bat eginda. Laguntzaile izan dogu heriotzako ordura arte eta ardurarik gorenak be bere gain hartu izan ditu. Artezkaritza, “Consejo Rector” dalakoaren Buru (presidente) izan zan 1990-1993 urte bitartean, baina Artezkaritza horretako kide askoz luzaroagoan, Labayru erakunde lez eregi izan zaneko 1977. urtetik bertatik. Artezkaritzaren Burutzan, bere aurretik izan zituan Juan José Aspuru, José M.ª Mugica eta Leopoldo Zugaza jaunak. (gehiago…)
Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa izenburuagaz argitaratu barri dau Labayru Fundazioak Jabier Kalzakortaren tesi-lana. Liburuki bi dira, 1.500 orri ia, 75 balada-gai bederatzi ataletan, 5.000 aldaeratik gora. Lan honek mugarria ezarriko dau ahozko literaturako corpusetan, aurretik Resurreción Mª Azkuek eta Antonio Zavalak egin eben moduan. (gehiago…)
Apuntes de etnografía / Basque ethnography at a glance blog bat da, astean-astean etnografiako gai bat argitaratzen dauena. Harpidetu ezkero korreo bidez hartu daiteke post barria agertzen dan bakotxean. Gaztelaniaz eta ingelesez egiten da era guztietako gaiei buruz.
Urteko 52 asteetan beste horrenbeste gai argitaratu dira, eta horreetatik 12 aukeratu eta liburuan kaleratu barri doguz, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez. 83 orriko lan dibulgatiboa da, baina atzean corpus handi bat dauka, Atlas Etnográfico de Vasconia osoa.
Laguntzaileen urteko Batzar Nagusian iragarri dabe Labayru Fundazioaren Artezkaritzak hartutako erabagia: Ohorezko kide izendatzea Rafael Barbier, Bego Etcheverry eta Segundo Oar-Arteta. Hirurak izan dira Labayruko kolaboratzaileak urte askoan eta jarraian. Batzarrean bertan omenduen aitamena egin da, eta Segundok bere erantzuna irakurri dau.
Hirurei oroigarriak banatu jakez.
Segundo Oar-Artetaren erantzuna.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.