Aurreko baten iragarri genduan moduan, Itsasmendi txakolin-dastaketa egin genduan martiaren 22an, txakolingintzaren ganeko jakingarriak esateaz ganera. Pedro Mari Goikoetxea izan genduan anfitrioi, eta bere bitartez euki genduan gure artean Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria be. Haren bertsoakaz asko gozau genduan ekitaldian bertan. Orain, Anjel Mariren bertsoak ekarri deuskuz Pedro Marik Labayrun gordetako, ekitaldi haren oroigarritzat. Eskerrik asko, benetan!
Apirilaren 13an, Altamirako Kultur Etxean, Busturi ipuinetakoa dirudi izeneko bideoa aurkeztu zan. Ikusentzunezko honetan Busturian XIX. mendean, gitxi gorabehera hogei urtez (1842-1862) martxan egon zan zeramika fabrikeari buruzkoak azaltzen dira: testuinguru historiko-ekonomikoa, fabrikearen sortzaileak, ekoizten ebezan produktuen ezaugarriak, eta Busturiko zeramikak Uzelai pintoreagaz izan eban loturea, besteak beste. (gehiago…)
Udako sasoia egokia da jente askorentzat, ikasleentzat batez be, euskera ikasteari bultzadatxua emoteko. Labayrun, urteroko moduan, aurten be uztailean eskaintza zabala egingo dogu. Hamabost eguneko txanda bitan, maila eta ikasketa modu ezbardinak dagoz eskura. Hasi planak egiten!
Javier Ortega Uribe-Echevarria (1932-2018) Labayru Fundazioaren sorreratik bertatik dago, orduan “Labayru Ikastegia” zanaren, oraingo Labayru Fundazioaren eraikuntzaz eta luzaroko ibilbideaz bat eginda. Laguntzaile izan dogu heriotzako ordura arte eta ardurarik gorenak be bere gain hartu izan ditu. Artezkaritza, “Consejo Rector” dalakoaren Buru (presidente) izan zan 1990-1993 urte bitartean, baina Artezkaritza horretako kide askoz luzaroagoan, Labayru erakunde lez eregi izan zaneko 1977. urtetik bertatik. Artezkaritzaren Burutzan, bere aurretik izan zituan Juan José Aspuru, José M.ª Mugica eta Leopoldo Zugaza jaunak. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.