Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa izenburuagaz argitaratu barri dau Labayru Fundazioak Jabier Kalzakortaren tesi-lana. Liburuki bi dira, 1.500 orri ia, 75 balada-gai bederatzi ataletan, 5.000 aldaeratik gora. Lan honek mugarria ezarriko dau ahozko literaturako corpusetan, aurretik Resurreción Mª Azkuek eta Antonio Zavalak egin eben moduan. (gehiago…)
Apuntes de etnografía / Basque ethnography at a glance blog bat da, astean-astean etnografiako gai bat argitaratzen dauena. Harpidetu ezkero korreo bidez hartu daiteke post barria agertzen dan bakotxean. Gaztelaniaz eta ingelesez egiten da era guztietako gaiei buruz.
Urteko 52 asteetan beste horrenbeste gai argitaratu dira, eta horreetatik 12 aukeratu eta liburuan kaleratu barri doguz, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez. 83 orriko lan dibulgatiboa da, baina atzean corpus handi bat dauka, Atlas Etnográfico de Vasconia osoa.
Laguntzaileen urteko Batzar Nagusian iragarri dabe Labayru Fundazioaren Artezkaritzak hartutako erabagia: Ohorezko kide izendatzea Rafael Barbier, Bego Etcheverry eta Segundo Oar-Arteta. Hirurak izan dira Labayruko kolaboratzaileak urte askoan eta jarraian. Batzarrean bertan omenduen aitamena egin da, eta Segundok bere erantzuna irakurri dau.
Hirurei oroigarriak banatu jakez.
Segundo Oar-Artetaren erantzuna.
Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko Batzar Nagusia egin dau martiaren 21ean Bilbon. Hasteko, iazko batzarreko akta onartu da. Ondoren, urtean zehar egindako jardueren barri emon da laburpen-bideo baten bitartez, eta diru-argibideak, bai 2017ko jardunaldiaren itxiera bai 2018ko aurrekontua. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.