Kategoria: Barriak

0

Labayruko eskolen eskaintzaren barruan, 2017-18 ikasturtean, Iparragirre ikastolan umeen gurasoentzako ikastaroak sortu dira. Ikastola honetan 2-5 urteko umeak dagoz, Haur Hezkuntzako ziklokoak. Bilbo erdian D ereduan irakasten dabe.

Aurten, gurasoen batzordeak bideratuta, 36 ikasle batu dira hiru taldetan batez be mintzamena, ahozko hizkuntza lantzeko. Azarotik ekainera bitartean, astean-astean eukiko dabez eskolak, euren premina eta mailara egokituta.

0

Azaroaren 9, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Enara Artetxe, Jose Antonio Morlesín eta Javier Díezen bisitea izan genduan Labayru Fundazioaren Derioko egoitzan. Jon Elorriagak eta Igone Etxebarriak Euskal Bibliotekako fondoak zeintzuk diran eta zertarako erabilten diran azaldu eutseen.

Ostean, Idoia Tolosak eta Ziortza Artabek Fundazioak daukazan kartelak erakusteaz gainera, aurrerantzean, eurok oinarri hartuta, Unibertsitateak eta Labayru Fundazioak alkarregaz egin leikiezan egitasmoen gainean jardun eben berbetan.

0

Aurtengo irailetik azarora bitartean, eskolako irakasleentzako ikastaroak emon doguz Abanto-Zierbenako El Casal ikastetxean eta Gatikako Herri ikastetxean.

Lehenengoa “Ipuingintza. Kontalaritza” gaia lantzeko 14 orduko ikastaroa da, eskolako 13 irakasleri zuzendua, Gorane Intxaurraga irakasle dala.

Bigarrena Biosne Zarandonak emon dau. Hau be eskolako irakasleentzat, 13 guztira, beste gai bat lantzeko: “Euskaltzaindiaren arauak. Hizkuntzaren zuzentasuna eta egokitasuna, hitzez edo idatziz”.

IRALEk irakasleen prestakuntzarako programa zabala eskaintzen dau, eta Labayru Fundazioak hainbat ikastaro emoten ditu programa horren barruan.

0

Etniker Euskalerria Taldeek urteko batzarra egin dabe urriaren 28an Saran (Lapurdi). Izan be, aurten Iparraldeko taldearen txandea izan da batzarra antolatzeko. (gehiago…)