Idatz & Mintz literatur aldizkariaren ale barria iragarri beharrean gara. Honezkero 63. zenbakira heldu da eta, aurrekoetan moduan, hainbat eratako idazlanak dakarz. Azaleko irudia Olga Secorena da, eta alea zabaltzeko, Miren Agur Meaberen kontakizuna dakar, “Karitatearen alabatxoa”. Horren ostean, Juanra Madariagarena, “Bigarrenak eta desolatio” izenekoa. Beste narrazino bi dagoz aldizkarian: Pello Zupiriaren “Amildegiaren ertzean” eta Iratxe Ormatza Imatzen “Aketxe”.
Jabier Kalzakortak, herri-literaturako adituak, baladen antologia bat argitaratu dau Euskal baladak / Baladas vascas izenburuagaz, Editores Muelle de Uribitarte argitaletxean. Antologia horretan, euskal balada hautu batzuk emoten ditu, gaztelerazko itzulpenagaz.
Aurkezpena abenduaren 19an egin dabe Cámara liburudendan, Bilbon. Egileagaz batera egon dira José Ramón Blanco editorea eta Josu Bijueska Deustuko Unibersidadeko irakaslea.
Baladak gure herri-literaturako genero berezia da. Poema narratibo honeetan gai historikoak, maitasunezkoak, heriotza bortitzekoak tratatzen dira. Gaur egunera arte heldu jakuzanak Jabier Kalzakortak batu ditu batez be, lehenago Antonio Zavala zanak egindako lanari jarraituz.
Eskolako Gabon oporrak hartu aurreko egunak kultura-gaiei buruzko tailerrak egiteko egunak izan dira Begoñazpi ikastolan. Haur Hezkuntzatik hasita DBHra arte, maila guztietan egin doguz tailerrak egunotan, maila bakotxean gai bat landuta. Gabonak, lanbideak, ingurumena, kirolak, memoria… era guztietako gaiak erabili ditugu, eskolako programaren arabera aukeratuta. Adinaren arabera, gaia lantzeko metodologia be egokitu egiten da, alderdi ludikoa eta edukien transmisinoa biak lotuta.
Ikasturtean zehar hiru saio egiten dira maila guztietan, ikasketen osagarri.
Berrizko udalagaz batera urte asko daroagu beharren, ondarea batzen eta zabaltzen. Azken urteotan, ibilbideen ganeko bideoak egin ditugu, “Arrierreka, uraren indarra” eta “Baserria, gure zuztarrak ezagutzen”. Batean erreka inguruan sortutako garapena eta industria lantzen da (olak, errotak eta argi-indar makina) azaltzen dira, eta bestean baserriaren egitura eta esangurea. Bideo horreek sarean dagoz Labayruko youtube kanalean eta Berrizko udalaren webgunean.
Orain, bideo horreen osagarri, liburuxkak argitaratu ditugu, ibilaldi hori egin gura izan ezkero, zer ikusiko dan eta bidean zer topauko dan azalduaz. Horreek be, udalaren webgunean dagoz.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.