Kategoria: Barriak

0

Ikasturtea hasteagaz batera Ander Manterolak urte hasierako eskolea emon dau Arantzazuko Artzain Eskolan urriaren 2an. Euskal Herriko Atalas Etnografikoan ale bat artzaintzari buruzkoa da. Jakintza hori oinarri hartuta, hainbat gai erabili ditu: artzaintzak gizartean ze leku euki izan dauan eta daukan, lan egiteko moduak, zereginak, ohiturak, siniskerak…

Aurten 10 ikasle hasi dira Artzain-Eskolan, gaur egun lanbide horretan jakin beharreko hainbat gai ikasteko: osasun arlokoak, gestinoak, ekonomiakoak…

0

Hemen da 2017-18 ikasturterako Labayru Fundazioaren eskaintza euskerea lantzeko. Taldeko eskolak, enpresetakoak, maila guztiak… bakotxak bere preminetara egokituta ikasi ahal izateko.

0

Litterae Vasconicae aldizkariaren 16. zenbakia argitaratu barri da, oraingoan literaturari buruzko artikuluak nagusi direla. (gehiago…)

0

Idatz & Mintz aldizkariaren 62. zenbakia atera barri dogu, udako alea. Zenbaki honetan, sorkuntza arloan, honeek datoz: Miren Agur Meaberen “Gogoetak”, Iratxe Ormatza Imatzen “Izterretik” narrazinoa, Amaia Iturbideren “Pintzelkadak abarrez abar, ubidez ubide” olerkiak eta Eneko Urizarren “Olerkiak”. (gehiago…)