Zornotzako udaletxean, azaroaren 30ean aurkeztu dira urte birik behin egiten dan Aita Santi Onaindia bekako emaitza barriak. (gehiago…)
Bizkaiko Foru aldundiak Euskeraren Egunean emoten dituan Lauaxeta sarietan, aurten, poesiakoa Amaia Iturbideri emon deutso, Dorrearen eta penduluaren arteko ituna poesia-lana kontuan hartuta.
Amaiak ibilbide luzea daroa bai poesia bai prosa idazten, baita gure artean be; izan be, Idatz & Mintz aldizkarian behin eta barriz parte hartu izan dau, sorkuntza lanak argitaratzen.
Zorionak Amaia!
Azaroaren 22an Gasteizko Artium Museoko aretoan aurkeztu dabe Sierra de Toloño, nexo de la montaña y La Rioja Alavesa. Egilea José Ángel Chasco da, Etniker-Álava taldeko kidea; eta lana Euskaltzaindiak argitaratu dau. (gehiago…)
Azaroaren 10ean Jabier Kalzakortak saio bat egin eban Otxandioko liburutegian, bertako irakurketa taldeagaz. Talde horretan herriko irakurleak alkartzen dira eta hilean behin euren jardunerako liburu bat aukeratzen dabe.
Azarorako Otxandioko talde honek aukeratu eban obra Kalzakortak aspaldi itzulitako Pu Sonlingen ipuinak izan zan eta saioan, irakurleen usteak eta eretxiak entzunez, itzultzaileak lana zergatik moldatu eban azaldu eban. Horrezaz ganera, hainbat jakingarri erakutsi eban Txinako ipuin bilduma honen ganean zein aspaldion ahozko literaturaren lekukoak eguneratuz Auspoa bilduman egiten diharduan argitarapen lanaren ganean.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.