Kategoria: Ekitaldiak

0

Galdakaoko Udalak aitortza egin deutso Jesus Eguzkitza Eguzkiri, azaroan Euskaltzain Ohorezko izendatu ebela-ta, euskerearen aldeko bizitza osoko ibilbidea eskertzeko. Eguzki Arrazolakoa da izan, baina Galdakaon bizi da aspaldian eta herritartzat hartu dabe omenaldi honetan.

 (gehiago…)
0
Argazkiak: Irati Saizar Artola, Núñez eta Antxon Agirre.

Gipuzkoako inauterien katalogoa egiteko enkargua hartu genduan iaz Eusko Jaurlaritzatik, aurretik Bizkaikoena egin genduan bidetik. Horretan jardun dau gurean Maddi Dorronsoro berrobitarrak, Labayruko lantaldearen barruan. Lana amaituta, Lizartzan hitzaldia egin dau hil honen hasieran, herriko eta Gipuzkoako beste herri batzuetako inaute-ospakizunei buruz. Entzule-talde ederra batu zan eta gustura egon ei ziran Maddi antropologoari entzuten. Diario Vascon artikulua egin dabe lan horren ganean.

 (gehiago…)
0

Carmelo Etxenagusia aitamenak euskal kultura eta fedea zabaltzen egindako lana saritzeko sortu ziran. Hirugarren edizino honetan Ander Manterola, Miren Josune Ariztondo, Juan Mari Uriarte eta Angel Mari Unzueta (hil ostekoa) sarituko dira.

 (gehiago…)
0

Aurtengo Euskerearen Eguneko ekitaldian, Bilboko Udalak bendejerak omendu ditu, euren bendejeagaz batera euskerea Bilbora ekarri izan dabezlako. Omenaldi horretarako Labayruren laguntasuna euki dabe, guk egindako ikerketea izan dalako horretarako abiapuntua.

 (gehiago…)