Kategoria: Ekitaldiak

0

Aurreko lau urteetan egin izan dauan moduan, aurten be Akaitze Kamiruagak Kultura Ondareari buruzko hitzaldia emon deutse EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako bigarren mailako ikasleei.

Ikasleok euren jaioterrietako kultura ondareko arloren bat aukeratu eta ikusentzunezkoa landu behar dabe. Euskal Herriko kultura ondarea hain aberatsa izanik asko eta asko dira jorratu daitekezan gaiak; eta hitzaldiak, azaletik baino ez bada be, gai horretan murgiltzeko aukera emoten deutse.

 (gehiago…)
0

Labayru Fundazioko laguntzaileen Batzar Nagusia egin dogu Bilboko El Carmen aretoan, ekainaren 21ean. Batzar Nagusian urteko jardueraren eta diru-kontuen barri emoten da, laguntzaileek onartzeko.

Jardueretan, 2020. urtea hain berezia izanda be, hainbat lan egin dira, beti be aldaketa aldaketaren ganean eginda urtea aurrera joan ahala. Halanda be, zerbitzu guztietan urte osoa kontuan hartuta hainbat behar egin dira: eskoletan onlineko eskaintza handitu, ohiko ikastaro batzuetan ikasle gehiago dirala ganera; itzulpenetan aurreko urtean baino lan gehiago; normalizazino-planetan gauza batzuk eten egin ziran, baina beste batzuk barriztau. Eta ikerketetan, hiztegia, ondarea, toponimia, liburutegia… danetan egin ditugu egitasmoak egoerara egokituta.

 (gehiago…)
0

Hiru erakundeok hitzarmen markoa sinatu dabe lau urterako, aldi horretan alkarregaz jarduteko urtean-urtean adostutako egitasmoak beteteko. Hitzarmen horren aterpean, Labayru Fundazioak mendebaldeko euskerea lantzen, finkatzen eta zabaltzen jarraitzeko ardurea hartzen dau, lexikografia eta gramatika arloetan batez be.

Gaurko agerraldian parte hartu dabe Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kiroleko diputaduak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, eta Igone Etxebarria Labaryru Fundazioko zuzendariak.

 (gehiago…)
0

Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatzen dauzen Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan, joan dan urriaren 24an, Bakioko Txakolingunean, Txakolina belaunaldiz belaunaldi bideoaren aurkezpena egin zan.

Aurten proposatu daben gaia Hezkuntza izan da, baina ez bakarrik eskola bidez egiten dan hezkuntza arautua, familian belaunaldiz belaunaldi egiten dan edukien transmisinoa be kontuan hartuta.

 (gehiago…)