Azaroaren 26an, Thinking Football Film Festivalaren barruan aurkeztu da Hamaika andra zurigorri dokumentala, BBK Gelan, Bilbon. Labayrutik Akaitze Kamiruagak, lanaren zuzendariak, aurkeztu eban, gure ondareko egitasmoen artean azken aldian andren lanbideak eta ekarpena agirira ekarteko kontestuaren barruan.
Ahozko transmisinoa izan da kultura guztietan izaera eta ohiturak belaunaldiz belaunaldi igaroteko bidea. Kasu honetan be, ipuinak eta kontakizunak erabili doguz kulturen arteko trukea egiteko. Beti be, euskera beste hizkuntzetako hiztunentzako zubi izanda.
Hementxe ipuin bakotxaren laburpentxoa.
Munduenea, Munduko ipuinen etxea II 6-10 urteko umeentzako ipuin-bilduma da eta bere helburu nagusia beste kulturek eta hizkuntza-aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da. (gehiago…)
Gaur goizean MUNDUENEA, Munduko ipuinen etxea II ipuin-bilduma aurkeztu dogu Bilbon, Aldundiko prensa-aretoan. Ekitaldia Leixuri Arrizabalaga Kultura, Euskara eta Kirol Saileko ahaldunaren berbakaz hasi da. Bertan bat egin dau egitasmoagaz, holakoen preminea azpimarratuta. (gehiago…)