Jabier Kalzakortak hitzaldia egin dau “Euskal balada historikoak” gaiari buruz Baionako Euskal Erakustokian otsailaren 21ean. Hitzaldi hau EKK (Euskal Kultur Erakundea) alkarteak antolatu dau “Euskal etnopolo” deitutako zikloaren barruan.
Jabier Kaltzakortak baladak daukien garrantzia eta edertasuna adierazi eban bere hitzaldian. Euskal baladen artean balada historikoak hartu zituen hizgai: “Bereterretxen khantorea”, “Egun bereko alharguntsa”, “Zaldiak eder zela”. (gehiago…)
Laura Urubururen Katigatu ninduzun librea nintzena nobelea gaitzat hartuta, literatur saioa egingo da urtarrilaren 24an, arrastiko 6:30ean, Ondori Botxo kafe-jatetxean, Bilbon.
Egileagaz batera hizlari jardungo dabe Laura Mintegi irakasle eta idazleak eta Jabier Kalzakorta irakasle-ikertzaile eta euskaltzainak. Liburuko pasarteen irakurraldia be egingo da tarteka.
Nobelan, umetxu baten heriotzak amari bizitzan zehar eragiten deutsazan sentimentu-emozinoek eroango dabe irakurlea atzera eta aurrera liburuan zehar.
Markel Urrutiak azalean margoztutako olatuen gorabeherak ondo adierazten dau protagonistaren bizi-ames olatuen joan-etorria.
Katigatu ninduzun librea nintzena liburu indartsua da, irakurlea harrapatzekoa. Idazleagaz bat egin gura izan ezkero, parte hartu ekitaldian.
Abenduan ospatzen dan Euskerearen Egunaren atxakian, Arratzun herriko jenteari batutako lekukotasunakaz osotutako bideoa aurkeztu dogu.
Hainbat herritarri grabazinoak egin deutseguz urtean zehar, herriko bizimodua lehen eta orain zein dan jakiteko eta atzetik datozen gazteek be jakin dagien.
Herriko andra eta gizonak, auzo batekoak eta bestekoak, baserrikoak, errotakoak, tabernakoak… bakotxak bere bizimoduko esperientziaren barri emonaz, herriko bizimoduari buruz gehiago jakiteko modua daukagu. Honezkero galduta dagozan lanbideak eta ohiturak, etxekoen arteko hartu-emonak, hizkuntzaren erabilera… hainbat gai erabili ditugu. Bideoan esandako horren guztiaren laburpena emon dogu.