Kategoria: Ekitaldiak

0

Iaz baino bideo gehiago hartu ditugu Botabaren bigarren edizioan, partaidetza are handiagoa izan da eta eragin-eremu zabalagora heldu gara. 70 bideotik gora aurkeztu dira lehiaketara eta adin-talde guztietako parte-hartzea izan dugu. 16 urtetik gorako gazteak eta ez hain gazteak ere batu zaizkigu egitasmora. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hainbat bazterretara heldu gara: Bilbo, Abadiño, Igorre, Durango, Gernika-Lumo, Galdakao, Basauri, Mungia, Zornotza, Oñati, Donostia, Azkoitia, Zarautz, Eibar, Pasaia eta Gasteizera, besteak beste. (gehiago…)

0

Euskaraldia laster dator, baina urte osoa doa hori prestetan. Labayrun be barruraino sartu gara, erakunde eragile moduan parte hartu dogu.

Oraingoan beharginen arteko Hamaikakoa osotu dogu gure argazkia egiteko. Badator Euskaraldia eta horretan ibiliko gara, beharlekuan eta bakotxa bere bizilekuan.

Asko gara hizkuntza-ohiturak astindu eta euskera gehiago erabili gura dogunok, oraingoan alkarregaz lotsak, aurreiritziak eta ohiturak aldatzeko aukera daukagu eta taldean errazagoa izango da.

0

Iruñeko Ateneoak antolaturik Jabier Kaltzakortak Kondestable jauregian, azaroaren 5ean, arratsaldeko zazpi eta erdietan, “Emakumea euskal baladetan” hitzaldia egin eban. Hizlariaren aurkezpena Ateneoko Josu Jimenez idazleak egin eban. Hitzaldia, neurri handi batean, Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa I, II liburuen aurkezpena izan zan. HIzlariak euskal baladen ezaugarri nagusiak emon eta ostean, euskal baladetan agertzen dan emakumearen arketipo eta rol desbardinak azaldu eta aztertu ebazan.

0
Dorleta Alberdi, Aitor Ibarrondo, Ainhoa Alvarez, Miren Hernando, Kepa Ajuria.

‘Andrak bizi-erakusle Galdakaon’ izenburutzat hartuta, mahai-ingurua eratu dogu Galdakaon, Udalak eskatuta. Jarduera hori aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien barruan sartu da.

Herriko jenteak partu hartu dau mahai-inguruan, arlo ezbardinetan dabilena, adin ezbardinetakoak, ibilbide ezbardina egindako personak: (gehiago…)