Kategoria: Ekitaldiak

0

Aurten be Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiak eratu ditu, urrirako programa zabala antolatuta. Aurtengo gaia “Ondarea, emakumeen emaria” jarri dabe, ondarearen transmisinoan eta ondarea jagoten andrazkoen balioa goratuteko helburuagaz. (gehiago…)

0

Azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskaraldia, eta prestakuntza gura edo behar dabenentzako eskaintza dauka Labayru Fundazioak. Herri zein erakunderen batek Euskaraldirako lanketa sakonagoa egin gura dabenentzako tailerrak emongo dauz Labayruk. Ikusi programa hemen.

Euskal Herri osoko 300 herrik eta 75 erakundek baino gehiagok alkarlanean antolatuko daben ariketa da Euskaraldia. Eta oinarria hauxe izango da: 11 egun horreetan euskera gehiago erabiltea. Horretarako, herritarrek bi rol hartuko dabez: belarriprestak izango dira batzuk, eta ahobiziak beste batzuk.

Izena emoteko epea zabalik dago, eta Labayruk, Euskaraldiaren erakunde sustatzailea dan heinean, 11 egun horreetan Euskaraldian parte hartzera animatu gura dauz herritar, talde zein erakundeak. Horreei bakarrik ez, Labayruko bazkide, ikasle, langile eta lagunei be euren rola aukeratzeko eta Euskaraldian parte hartzeko eskatu gura deutsie.

0
Argazkia: Eusko Ikaskuntza

Lehengo zapatuan, 2018ko ekainaren 2an, Eusko Ikaskuntzak oroigarri banagaz gogoratu eta omendu zituan Oñatin, 1918an sortu izan zan uri berean, beronen birsorkuntza edo birfundatzea 1978an bideratzen lagundu eben hasierako bazkideak, erakunde, alkarte eta lagunak. (gehiago…)

0

Euskaraldia euskeraren herri eta erakunde guztien hizkuntza ohiturak  astintzeko jaio da. Labayru Fundazioa Euskalgintzako Erakunde Sustatzaileen Taldean lanean dabil, gure arloan ekimenean parte hartuko daben ahalik eta ahobizi  eta belarriprest gehien aktibetako asmoz, baita irribiziak be. Hori dala-ta, Gasteizen maiatzaren 31an egin dan aurkezpenean parte hartu dogu. (gehiago…)