Kategoria: Ekitaldiak

0

Martiaren 22an Rekalde aretoan alkartu gara Txakolinak on egin! ekitaldian. Pedro Mari Goikoetxea aurkezle dala hasi da ekitaldia. Labayru Fundazioak ondarean egiten dauen lanaren barruan, aurten Agricultura en Vasconia liburua argitaratu barri da, Atlas Etnográfico de Vasconia egitasmoaren barruan. Beste alde batetik aurten Ondarearen Europako Urtea da, eta hori be ospatu gura izan dogu. Eta ondorioz, gure inguruko lagunak ekitaldi ludiko batera batzeko, txakolin-dastaketa egin dogu. (gehiago…)

0

Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko Batzar Nagusia egin dau martiaren 21ean Bilbon. Hasteko, iazko batzarreko akta onartu da. Ondoren, urtean zehar egindako jardueren barri emon da laburpen-bideo baten bitartez, eta diru-argibideak, bai 2017ko jardunaldiaren itxiera bai 2018ko aurrekontua. (gehiago…)

0

Martiaren 21an egingo dau Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko Batzar Nagusia, urteko jardueren barri emon eta diru-kontuak onartzeko.

Aurten, ganera, hiru kide Ohorezko Laguntzaile izendatuko dabez: Rafael Barbier, Bego Etcheverry eta Segundo Oar-Arteta, hirurak aspaldiko kolaboradoreak bakotxa bere arloan eta neurrian.

Horren ostean, hilaren 22an, “Txakolinak on egin!” ekitaldia egingo da. Aurten ondarearen urtea dala eta Atlas Etnografikoan Agricultura en Vasconia izeneko alea argitaratu dala kontuan hartuta, txakolin-dastaketa egingo dogu Itsasmendi upategiagaz batera.

Saio biak Bilbon egingo dira, Rekalde aretoan, arrastiko 6:30ean. Txakolin dastaketarako izena emon behar da aurretik.

0
Liburuzainak Ubiden.

Martiaren 16an, Labayru Fundazioko Euskal Bibliotekako laguntzaile taldea Ollerietako Zeramika museora bisitea egin genduan. Hango zuzendariak, Blanka Gómez de Segurak, erakustaldi praktikoa egin euskun jarro bat eta potiza bertan eginda. Horrez ganera museoa erakutsi eta hango piezen jatorria azaldu euskun. (gehiago…)