Kategoria: Ekitaldiak

0

Azkoitiko The Kilkers taldeak irabazi dau Labayru Fundazioak eta Gaztea Irratiak alkarlanean antolatu dogun Euskal Esamoldeen Erronka. Guztira bost bideo aurkeztu dabez azkoitiarrek, eta Baldatxora bialdu eta joko haut palakin esamoldeak erabilita egindakoa izan da lehiaketako bideo irabazlea. Europako hiriburu batera joateko lau lagunentzako bidaia irabazi dabe, El Corte Inglés-en eskutik. Saria abenduaren 6an hartuko dabe, arratsaldeko 18:00etan, Durangoko Azokako Areto Nagusian egingo dogun sari-banaketa ekitaldian.

 (gehiago…)

0

Labayru Fundazioak #BOTABA Euskal Esamoldeen Erronka lehiaketea eratu dau azaroaren 8an hasita. Gaztea Irratiko Dida saioan emongo deutsagu hasierea eta eguaztenero egingo jako jarraipena bertatik. (gehiago…)

0

Joan dan zapatuan, urriaren 21ean, Basauriko Arizko Kultur Etxean, Zuztarretatik oinez: Ur bien laztana bideoaren osagarri modura landu diran liburuxken aurkezpena egin zan.

Bertan alkartu ziran Labayru Fundazioaren izenean, Adolfo Arejita; Basauriko Udalaren ordezkari moduan, Nora Pereda zinegotzia, eta ibilbidean gidari lanak egingo dituan Jon Arroita. Horrez ganera bideoan parte hartu eben lekukoen senideak eta herritarrak be batu ziran. (gehiago…)

0

Urriaren 18 eta 19an Igone Etxebarriak Euskal Kulturaren Memoriari buruzko mintegian parte hartu dau Sabino Arana Fundazioan, Bilbao 700 Fundazioak eratuta.

XX. mendeko memoria gogoratzeko helburuagaz, kulturaren ikuspegi askotatik aztertu dabe gaia hainbat adituk.

Lehenengo egunean Igone Etxebarriak euskal literaturaren gainean jardun dau, Alberto Lopez Etxebarrietak zineari buruz, eta Javier Viarrek artea aztertu dau. Bigarren egunean beste hiru arlo erabili dira: Mercedes Albainak musikea, Joseba Lopezortegak BOSen historia eta Josu Chuecak kultura bideratzeko azpiegiturak.