Kategoria: Ekitaldiak

0

Urriaren 5-6an, I Kultur Ondare Materiagabeari buruzko Nazioarteko Kongresua egin da Iruñean, Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrak antolatuta. Komunikazinoak aurkezteko, hiru ikuspuntu proposatu ziran: ikerketa, artxiboa eta transmisinoa. Guk Kongresuan komunikazino bi aurkeztu doguz. (gehiago…)

0

Aurten be urrian Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dira Bizkaia osoan. Aurtengo gaia hau da: ‘Paisaia bizia. La construcción de los paisajes naturales’. Programa ezin zabalago eta ugariagoa egongo da danon eskura. Herrian, eskualdean, Bilbon, nahinon hitzaldiak, aurkezpenak, ibilaldiak, bisita gidatuak… (gehiago…)

0

Joan dan irailaren 20an, Akaitze Kamiruagak Kultura Ondareari buruzko hitzaldia emon dau Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan.

Hitzaldian kultura ondareari buruzko azalpen orokorrak emon ditu: kultura ondarea zer dan, kultura ondare motak, ondare material eta immaterialaren ezaugarriak eta baldintzak… (gehiago…)

0
Jone Unzueta,, Juan Zapater, Koldo Narbaiza, Idoia Tolosa.

Labayru Fundazioak, Bilboko Udalagaz batera, artxiboan daukazan kartelen ganeko egitasmo bat landuko dau aurten. Hori dala-ta, uztailaren 5ean bibliotekan egon dira Udaleko arduradunak, Koldo Narbaiza eta Jone Unzueta, eta BilbaoArteko zuzendaria Juan Zapater.

Idoia Tolosak eta Ziortza Artabek daukie egitasmoa aurrera eroateko ardurea, eta eurakaz egon dira materialak erakusten eta emon beharreko pausoen ganean berbaz.

Bide batez, liburutegian dagoan kartelen fondoa ikusteko aprobetxau dabe, aurrera begira beste egitasmoren batzuk mamituteko materiala dago eta.