Martiaren 27an egin dau Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko batzarra. Mahaiburu Juan Mari Uriarte gotzaina eta Labayruren sortzaileetako bat egon da. Haregaz batera, Jokin Gorozika Artezkaritzaburua, Adolfo Arejita zuzendaria, Gabin Azaola diruzaina eta Igone Etxebarria idazkaria. (gehiago…)
Aurten Galdakaoko Udalarentzat liburuxka bi egin ditugu, aurretik egindako bideo banatan oinarrituta. Bakotxean herritik egiteko ibilbide bat erakusten da: Elexalde ingurutik bata, Bekea-Arteta-Usansolo inguruetatik bestea.
Abenduaren 17an, herriko liburu-azokako egitarauaren barruan, liburuxka bien aurkezpena egin eban Igone Etxebarriak. Zuztarretatik ahora egitasmo orokorrean, urtero-urtero ekintzaren bat egiten da, eta aurten argitalpen bi horreek izan dira egitasmorako ekarpena.
Liburuxka bakotxean ibilbide bat erakusten da: mapa, jakingarriak, argazkiak, informazino orokorra… Edozeinek herria ezagutu ahal izan dagian eta baita be ibilbidea egin ahal izateko.
Errupin Jauregi zinegotziak eskerrak emon eta bertaratutakoei banatu egin eutsezan.
Jabier Kalzakortak liburua aurkeztu dau abenduaren 15ean Bilbon, Foru Liburutegian. Liburuan Lea-Artibaiko herri ipuinen antologia bat egin dau ‘Bizkaiko kondairak’ bildumaren barruan.
Bera markinarra izanik, Lea-Artibaiko tradizinoaren iturririk esanguratsuenetara jo dau corpusa osotzeko. Markina, Lekeitio, Ondarroa eta Aulestiko ipuinak aukeratu ditu, han eta hemen lehenago argitaratutakoen artean.
Bilduma berean argitaratu izan dira Bilboko, Gorbeiako eta Durangaldeko ipuinak. Seve Calleja koordinadorea dala, Bizkaiko eskualdeetako ahozko tradizinoaren barri emota dau helburu.
Argitalpena euskeraz eta erderaz egin da, liburu berean edizino biak dagozala.