Kategoria: Ekitaldiak

0

Bosgarren urtez eratu da Bilbon ‘Berbagunea’, Bilbo euskaldunari agiriko lekua emoteko. Aurrekoetan moduan Labayruko ikasle talde batek parte hartu dau Alondegiko ekitaldian. Jarduera horren helburua da euskaldunak alkartzea eta euskeraz jardutea hainbat orduz jarraian.

Euskaldun onak eta ikasten dabizenak, gazteak eta adinekoak, gizarte arlo guztietakoak alkartu dira aurten be Bilbo erdi-erdian. Taldeka-taldeka hainbat alkarrizketa egin dabez euskeraz, gai guztiei buruz. Izan be, euskereak bizitzako arlo guztiak adierazteko balio dau. Euskerea jakitetik erabiltera jauzi egiteko aukera ezin hobea.

0

Arratzun urtean zehar herriko hamaika lagunen testigantzak batu ditugu, eurei alkarrizketak egin eta bideoan grabauta. Berbagaiak bizimoduko gorabehera guztiak: herria, auzoak, ermitak eta errotak, erreka-basoak, baserriak, bizimodua, lanbideak, jatekoak, jaztekoak, eskola, olgetak, gaztezaroko ibilerak, jaiotza-heriotzakoak, jaiak eta ospakizunak, gerra denporakoak…

Aurtengo egitekoa grabazinoak eurak egitea izan da, informazinoa batzea, gerora horren zabalkundea era batera edo bestera egiteko. Ha ta guzti be, batutako horren erakusgarri bat herrian aurkeztu zan abenduaren 3an. Aretoa bete egin zan herriaren deiari erantzunez eta bideoak harrera oso ona euki eban. Ikusi hemen.

Ostean lekukoei oparitxu bana emon, argazkia egin eta kopau baten inguruan beste hainbat eta hainbat kontu agertu ziran. Alkateak datorren urtean egitasmoari jarraipena emoteko borondatea agertu eban; halan da ze, datorren urtera arte!

0
Ezkerretik hasita, Juan Jose Etxeberria, Ander Manterola, Jabier Lezaun, Jose Antonio Garrido eta Cristina Zabala.

Abenduaren 2an Zestoako bainuetxean Paco Garmendia zana gogoratu eben, heriotzaren urteurrenean. Cristina Zabala, Deustuko Unibersidadeko Soziologiako dekano ordea gidari dala,  bost hizlarik parte hartu eben ekitaldian, Ander Manterola tartean dala (gehiago…)

0

Euskerearen egunaren harira, Bakion liburu-azokea eratu dabe. Bertan parte hartu dabe herriko sortzaileek, liburu eta argitalpenen egileek. Eta euren artean egon da Iratxe Ormatza Imatz gure lankidea.

Idatz & Mintz aldizkarian alerik gehienetan parte hartzen dau, nazarrinoak idatziz; honezkero hainbat zenbakitan agertu da bere sinadura. Horrez ganera, Hegoak liburua argitaratu eban gugaz. Eta horreek danok jarri ditu ikusgai azokan.