Joan dan urriaren 18an, Busturiko Altamirako Kultur etxean, Busturia oinez eta herriminez izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztu genduan. Ekitaldia 2024ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egin zan. Aurten jardunaldiotako gaia Kulturaren bideak izanik, Busturiko auzoak oinez ezagutzeko aukera emoten dauan ibilbidea landu dogu dokumentalean. Bertan herriko ingurune natural eta kulturala, eta elementu etnografiko adierazgarrienak erakusten dira: baserriak, jauregiak, mahats parralak, parajeak, lehenagoko bizimodua… (gehiago…)
Gaur, urriak 17, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak zabaldu dau “Bilbo euskararen hiriburua 1876-2024” izenburuagaz sortu dogun erakusketa.
Erakusketa honen bitartez euskereak Bilbon izan dauen lekua eta garrantzia jaso gura izan da. XIX. mendearen amaieratik hona euskereak urian egindako ibilbidea erakusten da, euskereari ekarpena egin deutsien personak eta erakundeak ardatz hartuta. (gehiago…)
Europako Ondarearen jardunaldien barruan, Bedian Arratiako tranbiari erreparau deutsie, izan be, aurtengo gaiak komunikazino-bideak hartu ditu gogoan.
Tranbiak Bedia zeharkatzen eban Lemoa eta Bilbo bitartean. Baina ez tranbiak bakarrik, trena be aspaldikoa da Bedian. Jardunaldien programaren barruan, udalak eratuta, ibilaldia egin dabe hainbat lagunek herrian zehar, lehenagoko tranbiaren bidetik joan eta trenaren ondotik bueltauta. (gehiago…)
Urriaren 11n San Mamesen “Emakumeak Athletic Cluben: Itzaletik argira” erakusketaren inaugurazioa egin da. Bertan parte hartu dabe Nerea Ortiz Athletic Clubeko presidenteordeak; Leixuri Arraizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatuak; eta Asier Arrate AC Museoko arduradunak. (gehiago…)