Labayruko laguntzaileen batzarrak Ohorezko kide egin zituan Luis Angel Gainza, Amale Caballero, Miren Mujika eta Begoña Zearra. (gehiago…)
Aprilaren 7an Bilboko Rekalde aretoan batu ditu Labayru Fundazioak bere laguntzaileak urteko jardueren eta diru-kontuen barri emoteko.
Jokin Gorozika Artezkaritzako presidentea buru dala egin da batzarra. Gai nagusiak bi izan dira: urteko jardueren barri emotea eta diru-kontuak onartzea, 2015eko kontuak eta 2016rako aurrekontua.
Bietatik lehenengoa bideo baten bidez erakutsi da. Kontuen argibideak Gabin Azaola diruzainak emon ditu.
Horren ostean, Artezkaritzako kide bi aldatu dira, bik urten egin dabe eta beste bi aukeratu dira laguntzaileen artean Artezkaritzako kide izateko.
Bilboko Eleizbarrutiak ‘Carmelo Etxenagusia’ Ohorezko Aitamena sortu dau Bizkaian hainbat kultur arlotan ibilbide zabala egin dauan jentearen lana saritzeko. Lehenengo deialdian hiru arlo ezbardinetan ibilitako hiru persona saritu dabez: Félix García Olano, komunikazinoan; Benito Ansola, Kultura eta Fedean, eta Gurutzi Arregi Ondarean egin daben ekarpenagaitik. (gehiago…)