Arriaga antzokian urtero egiten dan irakurraldian parte hartu dogu, Patxi Aldaburu joan da aurten Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelea leiduten Labayru Fundazioaren izenean.
Hilaren 6an banatu ditue Mikoleta ipuin-lehiaketako sariak, Bilboko eskola-umeen artean. Lehiaketa hori Bilboko Udalak eratzen dau urterko, gaztetxuenen artean irakurteko eta idazteko zaletasuna indartzeko. Honezkero hogeta hamabost edizino egin dira, ez da emaitza makala.
Labayru Fundazioak sorreratik dauka gizartean oinarria sakon sartuta. Eragile askoren artean sortutako erakundea da, eta gizarte zibileko esparru guztietako jentearen laguntasuna izan dau bere zutaberik handienetako bat.